Gure helburu soziala, sozietatearen bizitzako urte hauetan mantendu den arren, egokitu egin da sozietateko bazkide berriak sartu ahala, eta, beraz, beharrizan berriei erantzun behar zaie, gero eta heterogeneoagoak, gure bazkide eta bezeroen aniztasuna dela eta.
2017aren amaieran egindako Gogoeta Estrategikoaren ondoren eta 2018ko Batzarrean baliozkotuta, LORRAko MISIOA, IKUSPEGI eta BALIOAK berriz definitu zen. 2019an. Estatutu gaurkotzearen ondoren MISIOA zuzentzen da.
LORRA Koop.-ek bi FUNTZIO ditu. Batetik, elkartekide diren erakunde juridikoentzako euskarri izan nahi du, euren jarduera hobeto gara dezaten, eta, bestetik, erakunde-kideen bazkideei eta Bizkaiko nekazaritzaprofesional guztiei zerbitzu teknikoak eta ekonomikoak eskaini nahi dizkie.
Era berean, Misio hori aurrera eraman ahal izateko, BALIOAK ezarri eta sailkatu ditugu, bikaintasun-printzipioen arabera: emaitzak, bezeroak, lidergoa eta helburuen iraunkortasuna, prozesukako kudeaketa, pertsonen garapena eta parte-hartzea, ikaskuntza, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, aliantzaren garapena eta erantzukizun soziala.
Hausnarketa estrategikoetan zehaztutako estrategien eta helburuen bitartez gauzatzen dugu gure MISIOA. Aldi berean, hausnarketa horietatik eratorritako Ekintza Planak Urteko Kudeaketa Planean sartzen ditugu, eta, beraz, eguneroko kudeaketan aplikatu.