ARRAZA ANITZEKO GANADUEN XIV. ENKANTEAREN emaitzak

XIV Subasta AIA

AIAKO TESTAJE ZENTROKO HAZITARAKO ABEREEN HAMALAUGARREN ENKANTEAN EGINDAKO SALMENTAK APUR BAT URRIAK IZAN ZIREN.

Covid-19a zela eta, enkantearen edukiera mugatua izan zen, eta aldez aurretik egiaztagiri bat behar zen parte hartu ahal izateko. Antolakuntzak ahalik eta gehien zaindu zituen urruntze- eta higiene-arauak.

Kontuan hartu beharreko hiru faktore gainjarri dira, aurreko edizioetan izan dugun ibilbide handia nahi bezala bete ez dadin.

Lehenik eta behin, hazitarako abereen eskaintza oparoa, garai bereko aurreko edizioen aldean. Bigarrenik, salmenta-data ez da egokiena hazitarako abereak erosteko eta, hirugarrenik, egoera kritiko samarrean dago haragi-sektorea.

Enkantean jarritako 32 zekorretatik 15 saldu ziren. Esleitutako animaliak ondorengo ustiapenetara joan ziren, Euskadira, Ávila-ra, Burgos-era, Kantabriara, Soria-ra eta Segovia-ra.

Enkantearen preziorik altuena Limusin RJ arrazako animalia bat izan da, 3.000€-ko irteera-preziokoa, 4.200 €-tan errematatu dena eta Avilako abeltzain batek erosi zuena.

Enkantearen Emaitzak