BIZKAIKO LEHEN SEKTOREKO ENPRESARIEN ORDEZKARIAK BILDU DIRA SABIN ETXEAN

Lorran, Bizkaiko nekazaritza-elkarte profesionalen mugimendua ordezkatzen duen erakundea garen aldetik, gure iritzia eta aldarrikapena igorri nahi dizkiogu Bizkaiko eta Euskadiko gizarteari, Lorraren Kontseilu Errektoreak erabaki zuenetik hori izan dadila lortu beharreko helburu zehatza. Ondorioz, hainbat ekimen bideratu dira asmo hori betetzeko.

Ekimen horietako bat arduradun politiko guztien aurrean agertzea da, aldez aurretik Bizkaiko Batzar Orokorren Nekazaritza Batzordean egin genuenaren antzera, otsoak Enkarterrin ditugun ustiapenetan egindako erasoen inguruan zer iritzi dugun aditzera emateko. Hasteko, Eusko Alderdi Jeltzalearekin biltzeko eskaera egin genuen, eta Bilbon duten egoitzan bildu ginen.

Sabin Etxera Lorraren ordezkari hauek bildu ziren: Jon Lekerika lehendakaria, Javier Aramendi idazkaria, Josemi Basaras diruzaina, eta Martin Uriaren zuzendari-gerentea. Itxaso Atutxa eta Andoni Ortuzar izan ziren anfitrioiak. Giro lasaian eta adeitsuan igaro zen ekitaldia, eta sektoreari eta egungo egoerari buruz aritu ziren hizketan.

Lorraren izenean eta Kontseilu Errektorearen enkargua betez, protagonismo eta audientzia gehiago eskatu genituen Lorraren mugimendu asoziatibo eta kooperatiborako, zuzenean zein zeharka eragiten dieten sektoreko gaiei buruz irizteko… Ikusi nekazaritzako politikak, antolamenduko plan orokorrak, parke naturalen erabilerei buruzko plan zuzentzaileak, eta nekazaritzan eta mendian ematen diren erabileren gainean egon daitekeen arauketa ere (aisialdia, ehiza, mikologia, mendi-ibiltaritza, etab.), sektoreko profesional moduan kaltetuak izan daitezkeen alderdietan.

Administrazio eskudunaren aurrean protagonismoa izan dezagun ere eskatzen dugu, Bizkaiko eta Euskadiko sozietate zibilaren ordezkarien aurrean iritzia sortzeko. Amaitzeko, Bizkaiko nekazaritzako enpresarien izenean lehen sektoreko jardueraren balio ekonomikoa defendatu nahi dugu beste batzuk balio ekologikoa soilik defendatzen duten bitartean. Eskaera aintzat hartua izateko konpromisoarekin amaitu zen bilera.