Euskadiko Terreña Arrazako X. Lehiaketa
Hasiera-data: 2016ko abenduak 16
Amaiera-data: 2016ko abenduak 17
Lekua: Orozko
Antolatzailea: BITEL
Sustatzaileak: Orozkoko Udala, ETEFE, Harakai Urkaiko, ITXINA, Kutxabank, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia.
Deskribapena: Abenduaren 17an, Orozkoko udalerrian Euskadiko Terreña arrazako X. Lehiaketa ospatu zen. Edizio honetan, 66 animaliak parte hartu zuten, 16 abeltzaini dagozkionak. Horietako 3 Gipuzkoakoak ziren, 7 Arabakoak eta 6 Bizkaikoak.
Ostiralean, abenduak 16, ekitaldi teknikoen hitzaldiak izan ziren eta larunbatean, abenduak 17, arren eta emeen sekzio desberdinen lehiaketa, halaber, zezen eta behi irabazleak, intseminazio-emaitzarik onena eta ganadutegirik onena aukeratu ziren.
Era berean, beste ekitaldi batzuetaz gozatzeko aukera egon zen, adibidez, terreña arrazako erakusketa eta salmenta, terreña arrazako Euskal Okela haragi erreki-dastapena, etabar…