EUSKAL HERRIKO XXXIII. PIRENAIKA ARRAZAKO LEHIAKETA

Euskal Herriko XXXIII. Pirenaika Arrazako Lehiaketa

Hasiera-data: 2018ko urriak 7

Amaiera-data: 2018ko urriak 8

Lekua: Gernika-Lumo (SANTA ANA Aparkalekua)

Antolatzailea: ASGAPIR eta EPIFE

Sustatzaileak: Gernika-Lumoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Label.

Katalogoa SARITUEKIN

Deskribapena: Urriaren 7an eta 8an, Euskal Herriko XXXIII. Pirenaika arrazako Lehiaketa egingo da.
Edizio honetan, 120 animaliak parte hartuko du, 24 abeltzaini dagozkionak. Horietako 6 Gipuzkoakoak dira, 5 Nafarroakoak eta 13 Bizkaikoak.

Nabarmentzekoa da gehienak abeltzain gazteak direla, eta hori esanguratsua da, agerian uzten duelako arraza hedatzen ari dela, Euskal Herrian zein eremu nazionalean.

Lehiaketaren helburua da gure tokiko arraza sustatzea eta ezagutzera ematea, eta arrazaren hobekuntza genetikoan egindako aurrerapenak publikoari erakustea.

Hauek dira Liburu Genealogikoa kudeatzen duten lurralde-elkarteak:

ASGAPIR (Bizkaia) tel. 94 455 50 63
HEBE (Gipuzkoa) tel. 943 81 14 31
ARPIEL (Araba) tel. 945 28 50 99
CONASPI (Abere Piriniotarren Hazleen Konfederazio Nazionala) webgunea www.conaspi.es

Igandean arren eta emeen sekzio desberdinen lehiaketa izango da.

Astelehenean, urriak 8, zezen eta behi irabazleak, intseminazio-emaitzarik onena eta ganadutegirik onena aukeratuko dira.

Egun horietan zehar, aukera izango dugu piriniotar arrazako LABEL haragi errea dastatzeko, eta, horrez gain, txakolin, sagardo eta gazta standak ere egongo dira, hori guztia trikitiarekin girotuta.