Gangurengo I. Enkantea
Data: 2020ko Abenduaren 19a
Tokia: GANGURENGO Terreña behi-arraza sustatzeko Zentroa (Bizkaia)
Antolatzailea: ETEFE
Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia y Gipuzkoako Foru Aldundia.
Deskribapena: Datorren zapatuan, abenduaren 19an, 12:30ean, GANGURENGO Terreña behi-arraza Sustapen Zentroan (Bizkaia) Terreña arrazaren Gangurengo I Enkante egingo da.
Osasun-egoera dela eta, jarraitu beharreko JARDUNBIDEA honako hau da:
1.- ANIMALIEN BISITA: Animaliak ikusi nahi badituzu, jar zaitez ETEFEko TXEMArekin (686 007 645), harremanetan, Animaliak ikusteko orduak banan-banan emango dira, abenduaren 14an, 15ean eta 16an, 9:00etatik 14:00etara.
2.- ESKAINTZA TXARTELA: Enkantera Bertaratzeko, ALDEZ AURRETIK ESKAINTZA TXARTELA Eskuratzea DERRIGORREZKOA da. Horretarako, deitu Lorra Koop. –ra (944 555 063); AZKEN eguna, abenduaren 18a, 13:00etan.
3.- ENKANTERA BERTARATZEA: EZIN IZANGO DA enkantera bertaratu, Eskaintza Txartela eskuratu ez bada.
Enkanteratuko diren animaliak ondorengo hauek dira:
Animalien Erlazioa. TERREÑA ARRAK: Aurkeztutako Animalien Erlazioa.
Enkantearen Emaitza. TERREÑA ARRAK: Enkanteratutako Animalien Erlazioa.
LISTO– ES031520524512
Gangurengo Terreña arrazako Sustapen Zentroa ustiategiko aberea. Kalifikazio morfologikoa 80 puntukoa da. Bularraren eta saihets-hezurren sakontasunagatik eta bizkarraldeagatik nabarmentzen da. Animalia oso egokia, hazitarako. Ama, Goku (80 puntu C.M.), 5 erditze ditu erregistratuta 2016tik 2020ra bitartean. Aita, Jazinto, animalia bikaina, produktu guztiei bere ezaugarria ematen diena.
LORCE– ES061520524515
Gangurengo Terreña arrazako Sustapen Zentroa ustiategiko aberea. Kalifikazio morfologikoa 79 puntukoa da. Animalia bikaina, hanka-jarrera bikaina duena, harmonia eta oreka ditu alde guztietan, bular eta bizkarreko sakontasuna. Ama, Jurdana (76 puntu C.M.), 3 erditze ditu erregistratuta 2018tik 2020ra bitartean. Aita, Jazinto, animalia bikaina, produktu guztiei bere ezaugarria ematen diena.
LABIN– ES021510405887
Xabino Arambururen Muxikako (Bizkaia) ustiategiko aberea. Egituraren luzera eta oreka nabarmentzen zaizkio, baita bere ondorengoei emango dizkien arraza-ezaugarriak ere. Ama (69 puntu C.M.), 4 erditze ditu erregistratuta, 2017tik 2020ra bitartean. Aita, -1241.
LUKAS– ES081520524528
Gangurengo Terreña arrazako Sustapen Zentroa ustiategiko aberea. Kalifikazio morfologikoa 76 puntukoa da. Bere morfologiako atal guztietan animalia oso bezala nabarmentzen da. Bere ondorengoen bigantxetan arraza-ezaugarriak finkatzeko zezen egoki gisa gauzatuko den animalia. Ama, Galia (80 puntu), 4 erditze ditu erregistratuta, 2016tik 2019ra bitartean, eta enkanteko urrixen artean egongo da. Aita, Jazinto, animalia bikaina, produktu guztiei bere ezaugarria ematen diena.
Esleipen-balioari dagokion BEZa aplikatuko zaio.
Animalien Erlazioa. TERREÑA EMEAK: Aurkeztutako Animalien Erlazioa.
Resultado de la Subasta TERREÑA HEMBRAS: Enkanteratuko Animalien Erlazioa.
KARABI– ES021520380273
Gangurengo Terreña arrazako Sustapen Zentroa ustiategiko aberea. 2017ko ekainaren 1ean jaio zen. Grego (84 puntu C.M.) eta Galiaren (80 puntu C.M.) alaba, lehen erditze erregistratua, 2020an. Kalifikazio morfologikoa 80 puntukoa da, eta gorputzaren garapenagatik, hanka-jarreragatik eta bularraren sakontasunagatik nabarmentzen da. Azaroaren 17an ernaldiagnostiko POSITIBOA izan zuen; zezen bikain Jazintok, produktu guztiei bere ezaugarria ematen dienak, ernaldu du.
JUGOSA– ES071520380450
Gangurengo Terreña arrazako Sustapen Zentroa ustiategiko aberea. 2016ko urtarrilaren 28an jaio zen. Grego (84 puntu C.M.) eta Galiaren (80 puntu C.M.) alaba, 2 erditze ditu erregistratuta, 2018an eta 2019an, eta erditzetik erditzerako tartea 351 egunekoa izan da. Kalifikazio morfologikoa 76 puntukoa da, eta ilaje gorrixka du bereizgarri. Azaroaren 17an ernaldiagnostiko POSITIBOA izan zuen; zezen bikain Jazintok, produktu guztiei bere ezaugarria ematen dienak, ernaldu du.
JELANA– ES061520380437
Gangurengo Terreña arrazako Sustapen Zentroa ustiategiko aberea. 2015eko abenduaren 28an jaio zen. Grego (84 puntu C.M.) eta Gelaren (85 puntu C.M.) alaba, 2 erditze ditu erregistratuta, 2018an eta 2019an, eta erditzetik erditzerako tartea 364 egunekoa izan da. Kalifikazio morfologikoa 74 puntukoa da; amatasun-ezaugarriengatik nabarmentzen da, hots, ama ona eta ugaltzaile gaztea da. 2020ko urriaren 30ean jaiotako bere txekorrarekin batera saltzen da. Produktu guztiei bere ezaugarria ematen dien Jazinto zezen arraza hobetzailearen semea da txekorra.
GALIA– ES031520342785
Gangurengo Terreña arrazako Sustapen Zentroa ustiategiko aberea. 2012ko abenduaren 27an jaio zen. 2011/2012. urteetan Zentroan erabilitako -6062 zezenaren eta DANTULIren (75 puntu C.M.) alaba; 5 erditze ditu erregistratuta, 2016tik 2020ra bitartean, eta erditzetik erditzerako tartea 412 egunekoa izan da, behi bikaina, 80 puntuko kalifikazioduna. Terreña arrazako behi batengandik espero dituzun dohain guztiak dauzka. 2020ko azaroaren 16an jaiotako bere txekorrarekin batera saltzen da. Produktu guztiei bere ezaugarria ematen dien Jazinto zezen arraza hobetzailearen semea da txekorra.
Esleipen-balioari dagokion BEZa aplikatuko zaio.
Enkantean parte hartzera animatzen zaituztegu, eta espero dugu animaliak berme genetiko eta sanitarioaz eros ditzazula.