GANGURENGO II ENKANTEA

Gangurengo II Enkante

Data: 2021ko Abenduaren 11an

Tokia: GANGURENGO Terreña behi-arraza sustatzeko Zentroa (Bizkaia)

Antolatzailea: ETEFE

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia y Gipuzkoako Foru Aldundia.

Deskribapena: Datorren zapatuan, abenduaren 11an, 12:00ean, GANGURENGO Terreña behi-arraza Sustapen Zentroan (Bizkaia) Terreña arrazaren GANGURENGO II ENKANTEA eta ATE IREKIEN JARDUNALDIA ospatuko dira.

 

Osasun-egoera dela eta, jarraitu beharreko PROZEDURA honako hau da:

1.- ANIMALIEN BISITA: Animaliak ikusi nahi badituzu, jar zaitez kontaktuan ETEFEko TXEMArekin (686 007 645), Animaliak ikusteko orduak banan-banan emango dira, abenduaren 9an eta 10ean, 9:00etatik 14:00etara. Baita 10:00etatik aurrera ere, Enkantearen egunean, Gangurenen.

2.- ESKAINTZA TXARTELA:  Enkantera bertaratzeko, KOMENIGARRIA DA ALDEZ AURRETIK ESKAINTZA TXARTELA  Eskuratzea. Horretarako, deitu Lorra Koop. –ra (944 555 063). AZKEN eguna, abenduaren 9a, 13:00k arte.

3.- APARKALEKUA: Zentroan EZIN DA APARKATU, ibilgailuak mintegiko aparkalekuan utziko dira. 350 metrotara.

 

Enkanteratuko diren animaliak ondorengo hauek dira:

ARREN ENKANTEA = VIII. LOTEA

TERREÑA ARRAK – VIII. Lotea Animalien Erlazioa: Aurkeztutako Animalien Erlazioa.

MUS– ES021520502131

Terreña arraza sustatzeko Gangurengo Zentroan (CPRTG) jaio da. Kalifikazio morfologikoa (k.m.) 85 puntukoa da. Arraza horretako abere bikaina, biribila eta orekatua izateagatik nabarmentzen dena. Ama, GABE (80 puntuko k.m.), sei erditze ditu erregistratuta 8 urtetan, eta aita, Jazinto (80 puntuko k.m.), abere bikaina, ondorengo guztiengan arrastoa uzten duena.

Gutun Genealogikoa

Enkanteko Kartela

 

MARTO– ES041520524535

Terreña arraza sustatzeko Gangurengo Zentroan (CPRTG) jaio da. 84 puntuko kalifikazio morfologikoa. Abere bikaina, oreka eta gorpuzkeragatik nabarmentzen da. Ama, IDURRE (70 puntuko k.m.), bost erditze ditu erregistratuta 6 urtetan, eta aita, Jazinto (80 puntuko k.m.), abere bikaina, ondorengo guztiengan arrastoa uzten duena.

Gutun Genealogikoa

Enkanteko Kartela

 

MARKO– ES031520502132

Terreña arraza sustatzeko Gangurengo Zentroan (CPRTG) jaio da. 84 puntuko kalifikazio morfologikoa. Nabarmentzekoak dira bizkar-lerro zuzena, hankak eta amaren genealogia, ondorengoei ahalmen guztia ematen diena. Ama, GALA (85 puntuko k.m.), bost erditze ditu erregistratuta 8 urtetan, eta aita, Jazinto (80 puntuko k.m.), abere bikaina, ondorengo guztiengan arrastoa uzten duena.

Gutun Genealogikoa

Enkanteko Kartela

 

MORTE– ES081520524539

Terreña arraza sustatzeko Gangurengo Zentroan (CPRTG) jaio da. 82 puntuko kalifikazio morfologikoa. Nabarmentzekoak dira arraza-izaera, bizkarraldea eta atzealdeko heren ona. Ama, HARRI (75 puntuko k.m.), bost erditze ditu erregistratuta 7 urtetan, eta aita, Jazinto (80 puntuko k.m.), abere bikaina, ondorengo guztiengan arrastoa uzten duena.

Gutun Genealogikoa

Enkanteko Kartela

 

MOLITO– ES031520524534

Terreña arraza sustatzeko Gangurengo Zentroan (CPRTG) jaio da. 82 puntuko kalifikazio morfologikoa. 24 hilabete betetzear. Nabarmentzekoa da muskulak erabat garatuta dituela, eta, hortaz, ezinhobea dela haragitarako. Ama, GORA (90 puntuko k.m.), hiru erditze ditu erregistratuta 8 urtetan, baina nabarmentzeko moduko morfologia du, eta aita, Jazinto (80 puntuko k.m.), abere bikaina, ondorengo guztiengan arrastoa uzten duena.

Gutun Genealogikoa

Enkanteko Kartela

 

MLIBAN– ES021520540562

Berrizko ustiategian (Iban Celso) jaio da. 78 puntuko kalifikazio morfologikoa. Nabarmentzekoak dira oreka eta aitak emandako arraza-ezaugarriak. Ama, 5964 (84 puntuko k.m.), 5 erditze ditu erregistratuta 8 urtetan, eta aita, Grego (84 puntuko k.m.) abere bikaina da.

Aitaren aldeko aitite Juan José Iñiguezen (Araba) ustiategikoa da. Linea hori gutxi erabiltzen da.

Gutun Genealogikoa

Enkanteko Kartela

 

Esleipen-balioari dagokion BEZa aplikatuko zaio.

 

I.A.-rako ABEREA – ABEREKIN
(ENKANTETIK KENDU DA)

MARTE- ES051520524536

Terreña arraza sustatzeko Gangurengo Zentroan (CPRTG) jaio da. Kalifikazio morfologikoa (k.m.) 91 puntukoa da. Abere bikaina, osoa, alde anatomiko guztiei dagokienez; horren genealogiari esker, ezin hobea da bizia linearako. Ama, AMORE (80 puntuko k.m.), HAMAIKA erditze ditu erregistratuta 13 urtetan, eta, gainera, nabarmentzeko moduko sasoia du; aita, Jazinto (80 puntuko k.m.), abere bikaina, ondorengo guztiengan arrastoa uzten duena.

Terreña arrazako hazitarako abere batek izan beharreko ezaugarri guztiak biltzen ditu; hortaz, hozi-plasmaren biltegiko emaile izateko erabiltzen da.

Gutun Genealogikoa

Kartela

 

ARREN ENKANTEA = IDIAK

TERREÑA ARRAK – Idiak Animalien Erlazioa: Aurkeztutako Animalien Erlazioa.

1.- LORO– ES091520524507  = Enkanteko Kartel


2.- LARGO
– ES071520524516 = Enkanteko Kartel


3.- LETE
– ES081520524517 = Enkanteko Kartel


4.- LATOSA
– ES001520524519 = Enkanteko Kartel


5.- LUKO
– ES091520524529 = Enkanteko Kartel

 

Esleipen-balioari dagokion BEZa aplikatuko zaio.

 

Enkantean parte hartzera animatzen zaituztegu, eta espero dugu animaliak berme genetiko eta sanitarioa duten aleak eros ditzazula.

NOLA IRITSI:

Vivero Errepidea, 10B, 48960, Bizkaia

GPS: 43°25’55.8″N -2°85’85.2″W

 

Jarraian, ondorengoari dagozkion ekitaldiak ospatuko ditugu:

“ATE IREKIEN JARDUNALDIA”

12:30

  • Zentroan garatutako Ekitaldiak.
  • Terreña ganadua purutasunean gizentzea sustatzea.
  • % 100eko logotipoa Terreña haragia dastatzeko aukera.
    (prestakuntza Karlos Ibarrondoren kargura)

Zure presentzia espero dugu, eta Terreña, gure arraza, behi-arrazari buruzko gaiak, iradokizunak eta ekarpenak komentatzeko aukera izango dugu.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *