HEDABIDEETAN EKINTZAILETZA SUSTATZEN

Sinetsita gaude ekintzaileak aktibo garrantzitsu bat direla lehen sektorearen orainaldirako zein etorkizunerako, eta, horregatik, Lorran haien adibidea gizartean ikusarazteko lan egiten dugu. Xede hauek ditugu: ekintzailetzaren kultura bultzatzea, ekintzailetza lehen sektorearekin lotzea arrakasta lortzeko aukera moduan, eta ezartzen diren produktu berriei bultzada ematea, ekintzaileen esperientziak erakutsiz.

Xede horien barruan, EITB Sustraia programarekin bi ekintzaileren ustiapenetara bisita egin dugu eta Euskadi Irratiaren Landaberri programan parte hartu dugu. Audioa entzun dezakezue eta bideoa ikus dezakezue dagokien loturetan sakatuz.