III. EUSKADIKO AZPI GORRI TXAPELKETA

III. Euskadiko Azpi Gorri Txapelketa

Hasiera-data: 2018ko Maiatzak 20

Amaiera-data: 2018ko Maiatzak 20

Lekua: MAÑARIA

Antolatzailea: EAFE

Laguntzaileak: Mañariako Udala, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Udaletxeko Kartela

Deskribapena: Datorren Maiatzaren 20ean, Mañariako udalerrian Azpi Gorri ahuntz-arrazaren III. Euskadiko Txapelketa Morfologikoa ospatuko da.

Ekitaldi honen antolaketa EAFE Euskadiko Azpi Gorri Federakuntzaren kontu izango da.

Edizio honetan 108 animalik hartuko dute parte, 13 abeltzaini dagozkienak. Horietatik 1 Arabarra da, 5 Gipuzkoarrak eta 7 Bizkaitarrak.

Txapelketa eta jende aurreko erakusketa 10:00tan hasiko da. Txapelketan arrazaren ezaugarri morfologikoak balioetsiko dira. 15 ahuntz sortak parte hartuko dute, 89 buru guztira. Sorta bakoitza 6 ahuntzez osatua dago. 11 abeltzaini dagozkien 19 akerrek ere hartuko dute parte. 13:00tan egingo den sari banaketa 3 ataletan banatuko da, atal bakoitzeko 3 sarirekin : ahuntzak, akerrak eta sortak.

Honez gain, 12:00tatik aurrera, Azpi gorri antxumearen dastatzea egongo da.

Ea eguraldiak laguntzen digun eta txapelketa zein erakusketaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren barnean dauden beste ekitaldiez ere, adibidez, artisau, elikadura eta Landare Azoka, eta abar…