LABORAL KUTXA eta LORRA, erakundeek 2014ko ekitaldian berritu zuten 2007tik hitzartuta zuten finantza-lankidetzarako hitzarmena; hitzarmen horretara atxiki daitezke LORRAko bazkide diren 4000tik gorako ekoizle-kooperatibistak. LABORAL KUTXAk ekarpen ekonomikoa egin du, eta horrek 2014 ekitaldiko funtzionamendu-gastuak finantzatzen lagundu du.Hala, finantza-erakundeak eta LORRA erakundeak lehen sektorearen garapenean duten inplikazioa indartu dute, punta-puntako zerbitzuen eskaintza lehiakor batekin, baserritarren behar zehatzei erantzuteko. LORRA eta LABORAL KUTXA erakundeen arteko hitzarmena berritu denez, Bizkaiko lehen sektoreak finantza-zerbitzu osoa jasotzen jarraituko du, honako hauek barne: sei finantziaziomota; lau inbertsio-modalitate eta leasin zerbitzuak; banku elektronikoa, kreditu txartelak edo Izarpension Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundearen gizarte aurreikuspenak.
2014 ko LORRAREN ETA LABORALKUTXAREN ARTEKO FINANTZA-HITZARMENA BERRITXEA:
Harpidetu newsletterrera
Jakin ezazu zer gertatzen den Bizkaiko abeltzaintza eta nekazaritzaren munduan