Beste urtebetez, LORRAk eta LABORAL KUTXAk antolatutako Nekazaritza Ustiapenen Hirugarren Lehiaketako sarien banaketan nekazaritzako profesionalek Bizkaian egiten duten lan bikaina eta tokiko ekonomiaren eragile garrantzitsuak diren enpresa ugariak agerian jarri ditu.
Lehiaketaren izaera teknikoa dela eta, hautagaiei azterketa eta balorazio xehatuak egiten zaizkie, eta, beraz, ustiapen sarituen eta finalista guztien maila teknikoa eta ekonomikoa aipatzekoak dira, baita baliabideen kudeaketa iraunkorra lortzeko erabiltzen dituzten ekoizpen-metodoak ere. Ildo horretatik, pasadan urteko baserritarrik profesionalenak direla esan dezakegu.
Enpresa horiek familien eta marken, lan onaren eta ahalegin handiaren istorioak gordetzen dituzten beren baitan; hona hemen laburbilduta:
NEKAZARITZA ATALA
BIKANDI TXAKOLINA – Nekazaritza ataleko saria
Enpresa familiar bat da, Miren Bikandi eta haren aita Luis Marik eratutakoa. Bizkaiko Txakolina ekoizten hasi zenetik 50 urte bete ditu, 2017an.
3 hektareako azalera du, eta mahatsa ekoizten du beste 9 hektareako mahasti batean. 60.000 litroko ekoizpena du, “Goi Mailako” MS Bikandi eta Bikandi 50 markekin komertzializatzen duena. Lanketa guztia hondarren gainean ontzen da.
Upategiak “Zilarrezko Bacus” saria jaso du 2017an, komertzializatzen dituen bi marketan, eta Bruselako munduko lehiaketan ere zilarrezko domina jaso du MS Bikandi markarekin.
GORKA IRAZABAL – Nekazaritza atalean accesita
Gorka Irazabal da Goreko nekazaritza-ustiapen ekologikoaren arduraduna, Fikan. Ustiategia 2010ean alokatu zien haren jabeei, erretiratzera zihoazelako, eta, harrezkero, berritu eta hobetu egin du. Bizkaiko merkatu ekologikoan bide berriak irekitzen aitzindaria izan da, eta produktuak hornitzen dizkie ospitaleei, haur-jantokiei, etab., menuak prestatzeko.
6.000 m2-ko negutegia eta 2 hektareako baratzea ditu aire zabalean, eta, horrez gain, fruta-arbola ezberdinak, oiloak, erleak eta Azpi-Gorri ahuntzak ditu. Ekoizpen osoak ustiapenaren nekazaritza-abeltzaintza praktika onak ziurtatzen dituen kontseilu arautzaile ekologikoaren irizpideak eta araudia betetzen ditu.
RAUL ROSAS – Nekazaritza atalean accesita
Arrankudiagako baratze-ustiapen familiar honetan Raúl Rosas eta haren emaztea daude lanean. Esperientziaren aldetik, Raúl Rosasek 10 urtetik gora lan egin du besteren kontura, eta 5 urte norberaren kontura, alokairuan jarrita.
5000 m2-ko negutegia du. 4.500 m2-ko azaleran Jack barietateko tomatea lantzen du, eta 500 m2 inguruko azaleran, berriz, Gernikako piperra, Derio barietatekoa.
Dendetan, jatetxeetan, Mercabilbaon eta ustiategian bertan komertzializatzen du.
RADU TOMA
Radu Toma ekintzaile bat da, eta duela gutxi Bermeon tradizio handiko nekazaritza-enpresa bat zuzentzeko eta kudeatzeko ardura hartu du bere gain, bertan 5 urtez baino gehiagoz besteren kontura lan egin ostean.
Nekazaritza- eta fruta-ekoizpeneko ustiapenak 2.800 m2-ko negutegia du, eta bertan tomatea ekoizten du. Halaber, 6 tunel ditu, eta 2.000 m2-ko hazitoki bat, barazki hauek laboratzeko: piperra, uraza, leka, pipermina eta aza. Bestalde, fruta-arbolen ustiapen bat ere badu (sagarrondoak, udareondoak, limoiondoak).
Batez ere supermerkatuetan, ustiategian zuzenean eta/edo internet bidez saltzen du.
ANDONI GARCIA
Andoni García Oyarzunek eta haren emazteak Gamiz-Fikako nekazaritza-ustiapenean lan egiten dute. 7.000 m2-ko negutegia ustiatzen dute: 5.000 m2 inguruko azaleran Jack barietateko tomatea ekoizten dute, eta beste 2000 m2-tan tomate txertatua. Babarruna eta sasoiko beste barazki batzuk ere hazten ditu baratzean. Ureztapenerako eta klimaren kontrolerako puntako teknologia du.
Dendetan, jatetxeetan, beste merkatu batzuetan eta ustiategian bertan komertzializatzen du.
ABELTZAINTZA ATALA
GANADERIA ARTEA SL – Abeltzaintza ataleko saria
Patxi Atutxaren (79 urte) jabetzakoa da Artean dagoen Limusin arrazako haragitarako behi-aziendaren ustiapen hau. Patxi lehena izan da Limusin arraza estatuan sartzen. 300 hektareako lursaila du, eta, bertan, larreak berreskuratzeko eta mantentzeko inbertsio handiak egiten ari dira.
1970ean, 25 zekor erosi zituen Limoges-en (Frantzian) eta 1973an Parisko azokaren irabazlea izango zen zezena ere bai. Arrazaren hobetze genetikoko programetan parte hartu du hasiera-hasieratik, eta, ibilbide horretan, haren ganadutegiak zezen bikainak eduki ditu, mundu osoan ospetsuak, duten genetikarengatik.
JONATHONE TXERTUDI –
Abeltzaintza atalean accesita
Jonathone Txertudi da Frisiar arrazako esnetarako abereen ustiapen honen arduraduna, Kortezubin. Haren aitak, 2016an zendu zenak, sortu zuen, eta duela gutxi haren emazteak, Maider Uriartek, bat egin du.
Haren nekazaritza-kudeaketa aipatzekoa da: 17 bat hektareatan bazka-artoa lantzen du, eta beste 50 hektareatan abereentzako bazka.
Gaur egun, zuzeneko salmentarako prestatzen ari da, esne-produktu berriak lantzeko xedez, jogurtak, adibidez.
SC EL MOLINO – Abeltzaintza atalean accesita
Frisiar arrazako esnetarako abereen ustiategi hau Karrantzako Haranean dago, Manzaneda de Sierra auzoan hain zuzen. Felix eta Mikel Aras anaiak dira haren arduradunak, gurasoek hasitako negozioari jarraipena eman diotenak.
Ustiategi modernoa da, eta azpimarratzekoa da duela gutxi jezteko robotetan egin duten inbertsioa, produktibitatea eta bizi-kalitatea areagotzea lortuz.
Jezteko 190 behi eta txahal eta zekor artean beste 150 abelburu ditu. Urtero, 1.900.000 litrotik gora esne ekoizten du.
AIARBI SL
Explotación de ganado lechero Frisón ubicada en el municipio de Berriz. La dirigen los hermanos Arkaitz y Aitor Biritxinaga, desarrollando la explotación que iniciaron sus padres Rafael y Pilar.
Es una explotación moderna y destaca la inversión en la sala informatizada de ordeños, lo que ha supuesto un incremento de productividad.
Cuentan con 220 vacas y otras 200 de recría en las mejores condiciones de bienestar animal e higiene de la leche. La producción anual asciende a 2.100.000 litros que entregan a Vascolac en su casi totalidad y acaban de invertir en una sala de pasteurización y embolsado para venta directa de leche en circuito corto.
ARDEO CB
Frisiar arrazako abereen ustiategi hau Berrizen dago. Arkaitz eta Aitor Biritxinaga anaiek zuzentzen dute, haien gurasoek, Rafael eta Pilarrek, hasitako ustiategiari jarraipena emanez.
Ustiategi modernoa da, eta nabarmentzekoa da jezteko sala informatizatuan egindako inbertsioa. Hari esker produktibitatea igo egin da.
Gaur egun, jezteko 220 behi dituzte eta aurrerakoen hazkuntzarako beste 200, abereen ongizatearen eta esne-higienearen baldintzarik onenetan. Urtero, 2.100.000 litro esne ekoizten dute, eta ia dena Vascolac enpresari hornitzen diote. Duela gutxi pasteurizazio-gela batean eta esnea zirkuitu motzean zuzenean saltzeko poltsetan inbertitu dute.
SANTAMAÑE ELKARTEA
Patxi Baskaran eta haren alaba Bidane dira sozietate honen kideak. Ustiategi bat dute Markinan, latxa arrazako esnetarako ardi-haziendarekin eta haragitarako behi-aziendarekin.
IDIAZABAL (Artzai Gazta) gazta komertzializatzen du, Igotz eta Santamañe izen komertzialekin. Sari ugari lortu dituzte; aipatzekoa da Idiazabal gazta ketuarekin lortu zuten WORLD CHEESE AWARDS nazioarteko saria, 2016an.
Bidaneren bat egiteak lanketa dibertsifikatu du eta produktu desberdinak hasi dira ekoizten: jogurtak, Gazta Zarra igurzteko pastak, gazur-kontzentratuak, etab.
EMAKUME NEKAZARI BATEN LANBIDE IBILBIDEARI SARIA ATALA
GARBIÑE PORTURAS – Emakume baten lanbide-ibilbideari “Ekinaren Ekinez Saria”
Oso gaztetatik nekazaritza-lanetan lagundu behar izan zuen, eta hortik datorkio ofizioa. Duela 30 urte era profesionalean jardutea erabaki zuen, Arrazun. Hasteko, 3 negutegi jarri zituen, gero beste 3, eta atzetik lehenengo kiwi-landareak etorriko ziren, eta, horrela, bata bestearen segidan. Barazki ezberdinak landatzearen alde apustu egin du beti.
Hiru hamarkada luzez ustiategiaren buru izan da, eta hori osasun bikaina edukitzeari zor dio.
Ustiategiak 5000 m2 (negutegietan) eta 3 hektareako baratzea ditu, barazki hauek laboratzeko: piper txorizero deshidratatua, Gernikako piperra, pipermina, zerbak (15 tona), kuiatxoa (23 tona), kuia eta porrua (100.000 ale). 150 tona kiwi ere ekoizten du 7 hektareako azaleran.