Gutxi falta da aurtengo Bizkaiko sagardoa dastatzeko. Egutegiko egunak aurrera doaz eta datorren astean izango dugu Bizkaiko Txotxa gure lurraldeko sagarrekin egindako sagardoa. Amorebieta Etxanoko Uxarte sagardotegian antolatu dugun ekitaldian produktu berria probatzeko aukera izango dugu. Sagardo festa datorren asteazkenean izango da, urtarrilak 23 hain zuzen ere. Gainera aurten ere mailako enbaxadorea izango dugu. Bi pista: Muxikan jaioa da eta 2018an Bizkaiko bertsolari txapelketa irabazten duen lehen emakumea bilakatu da. Bai, asmatu duzue. Aurtengo Bizkaiko sagardoaren enbaxadorea Onintze Enbeita izango da. Enbeita kazetaritza lizentziatua da eta komunikabide desberdinetan lan egin du, Egunkaria, Berria eta Euskal Telebistan, besteak beste. Horrez gain Labairu Institutuan ere euskara irakasle izan da.
Bere gain eroriko da aurten Bizkaiko sagardoak dituen ezaugarriak Euskaditik eta mundutik zabaltzearen ardura.
Gonbidatuta zaudete datorren astean Amorebieta Etxanoko Montorra auzoan dagoen Uxarte Sagardotegira hurbiltzeko. Goizeko 11:30etan elkartuko gara aurtengo Bizkaiko txotxa ospatzeko.
TXOTX!!!!!!!
Informazio gehiago: Sandra Atutxa 649528889