SALMENTA-ITXAROPENAK BETETA AIAKO TESTAJE ZENTROAREN HAZITARAKOEN HAMARGARREN ENKANTEAN
COVID-19 dela eta, enkanterako edukiera mugatua izan zen eta parte hartu ahal izateko, aldez aurretik akreditatu beharra zegoen. Antolakuntzatik urruntasuna eta garbitasun arauak ahalik eta gehien zaindu ziren.
Hamargarren enkante honetan, bertaratutako aleen salmenta-aurreikuspen guztiak berriro betetzen dira.
Enkantean jarritako 23 zekorretatik 17 saldu ziren. Esleitutako animaliak Euskal Autonomia-Erkidegoaren ustiapenetara joan ziren, halaber, Badajoz-era, Burgos-era eta Kantabria-ra.
Enkantearen preziorik altuena Limusin arrazakoa izan zen 3.200€-koa. Kortezubiko (Bizkaia) abeltzain bati esleitu zitzaiona eta limusin arrazako beste animalia bat Valle de Sedanoko (Burgos) abeltzain bati.