Arraza Anitzeko Ganaduen XII. Enkantea – ON LINE
Data: 2021ko Otsailaren 5, 6 eta 7an
Lekua: ONLINE www.testajeaia.com
Antolatzailea: EHAHE
Sustatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
Deskribapena:
AIAko XII. Enkantea eta hirugarrena ONLINE, Otsailaren 5, 6 eta 7an. AIA Testaje Zentrotik (Gipuzkoa) enkanteratuko diren hazitarako abereak, Limusin, Pirenaika, Blonda eta Txaroles arrazetakoak dira.
COVID-19ak eragindako egungo egoeraren ondorioz, Gipuzkoako AIA Testaje Zentroko hazitarako zekorren ENKANTEA ONLINE egingo da, Otsailaren 5, 6 eta 7an.
Aiako (Gipuzkoa) Testaje Zentroan probak gainditu dituzten Pirenaikoa, Limusin eta Txaroles arrazetako hazitarako abelburuen XII. ENKANTEA modu birtualean egingo da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak –instalazio haien jabea–, EHAHE (Euskadiko Haragi Abelgorriaren Federakuntzen Elkartea) –zentro haren kudeatzailea–, Lorra Sdad. Koop. kooperatibak –elkarte horri aholku ematen dion erakundea– eta Eusko Jaurlaritzak, elkarrekin ados jarrita, bertan dauden abereei irteera komertziala (online enkantea) ematea erabaki dute, abereen jabe diren abeltzainen eta abere horiek erosi nahi dituzten abeltzainen onerako.
Abere horiek www.testajeaia.com web-orrian agertzen den katalogoan aurkezten dira, datu hauek adierazita: ezaugarri morfologikoak, adierazle genetikoak eta beste adierazle tekniko batzuk, baita abereak duen irteera-prezioa ere. Abere horiek arraza desberdinetako teknikariek kalifikatu eta onartu dituzte, ondoren sal daitezen.
Online enkantea otsailaren 5eko –ostirala– 17:00etan hasi eta 7ko –igandea– 14:00etan amaituko da; parte hartu nahi duten abeltzainek aldez aurretik akreditatu beharko dira.
Limusin eta Blonda arrazetako lehen zentro ofiziala izan da Estatuan Aiako Testaje Zentroa, eta, halaber abeltzaintzako erreferentea da Estatuan ere.
2007. urteaz geroztik, zentro horretan Pirenaikoa eta Txaroles arrazetako abereak ere testatzen dira aurrekoak ez ezik, eta 11 enkante egin dira arrakastaz zentro horretako instalazioetan, eta eskaintza haietan Euskadiko eta ia autonomia-erkidego guztietako abeltzainek parte hartu dute.
Abere hauek jarriko dira enkantean: Txaroles arrazako 2 abere, Blonda arrazako 3, Pirenaikoa arrazako 3, eta Limusin arrazako 22.
Online enkante horretan parte hartzera animatzen zaituztegu, balio genetiko eta sanitario handiko abereak eskura ditzazuen.