AIAKO TESTAJE ZENTROKO HAZITARAKO ABEREEN HAMASEIGARREN ENKANTEAN EGINDAKO SALMENTAK APUR BAT URRIAK IZAN ZIREN.
Covid-19a zela eta, enkantearen edukiera mugatua izan zen, eta aldez aurretik egiaztagiri bat behar zen parte hartu ahal izateko. Antolakuntzak ahalik eta gehien zaindu zituen urruntze- eta higiene-arauak.
Lehenik eta behin, hazitarako abereen eskaintza oparoa, garai bereko aurreko edizioen aldean. Bigarrenik, egoera kritiko samarrean dago haragi-sektorea.
Enkantean jarritako 29 zekorretatik 14 saldu ziren. Esleitutako animaliak ondorengo ustiapenetara joan ziren, Euskadira, Ávila-ra, Huesca-era, Coruña-ra, Salamanca-ra eta Soria-ra.
Enkantearen preziorik altuena Limusin RJ arrazako animalia bat izan da, 3.000€-ko irteera-preziokoa, 4.400 €-tan errematatu zena eta Salamancako abeltzain batek erosi zuena.