Qué Nervion egunkariak uztaileko azken alean erreportaje zabal bat eskaini dio Bizkaiko Foru Aldundiaren Oporrak eta Bajak Ordezkatzeko Zerbitzuari. LORRAK kudeatzen du zerbitzu hori.
“Baserririk gabeko oporrak” izenburupean, Egunkariaren lehen orrialdean nabarmentzen da Bizkaian nekazaritzako eta abeltzaintzako 59 ekoizlek 2016an atsedenaldi bat hartu ahal izango dutela zerbitzu horri esker. Izan ere, zerbitzu horrek senideen edo lagunen bidez opor-txanda hori egitea ahalbidetzen du, konfiantzazko langileak biltzen dituen lan-poltsa batez baliatuz.
Egunkariaren 2. orrialdean gaia sakon azaltzen da, zerbitzuaren ezaugarriak bata bestearen atzetik aipatzen dira eta ekoizleek ordezkapeneko programa honen bitartez zer laguntza jasotzen dituzten xehatzen da. Halaber, Martín Uriarte Lorrako gerentearen adierazpenak biltzen ditu, adituaren ikuspegia emanez.
Aurten, guztira 59 ustiapenetako jabeek (42 gizon eta 17 emakume) jasoko dituzte foru-laguntza horiek. Foru Aldundiak ordezko langilearen soldataren % 70eraino finantzatzen du, eta gehienez ere 18 atseden-egun ematen ditu.