EAEko Aholkularitza Erakundeen datuen arabera. Haiek jardunean dauden ekoizleen % 60 eta entregatutako esnearen % 78 dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko behi-esnearen ekoizpen-kostua nabarmen igo zen 2023an; izan ere, 2022an 430 €/tona izatetik 469 €/tona izatera igaro zen. % 9ko igoera hori abeltzaintzako ustiategiek egungo garestitze-testuinguruan duten gastuen bilakaeraren isla da.
Euskadiko esnetarako behien sektorearen magnitude hori eta beste batzuk EAEko aholkularitza-erakundeetatik –ABERE Koop., ABELUR Koop., LORRA Koop. eta LURGINTZA Koop.– lortutako kudeaketa tekniko-ekonomikoko datuetatik atera dira.
Datuen laginak 135 abeltzaintza-ustiategi bildu ditu, eta horiek esnea entregatzen duten jarduneko abeltzainen % 60 inguru eta Euskadin entregatutako esnearen % 78 inguru dira.
Esne gordinaren tonako kostuak
Kalkulua esne gordinaren ekoizpen-kostuan eragina duten faktoreak biltzean eta aztertzean oinarritzen da, IFCNren (International FarmComparison Network) estandarraren arabera. Horren arabera, hiru kostu-maila hartu dira kontuan:
1. maila: benetan ordaindutako kostuak (elikagaiak, botikak eta zerbitzuak, besteak beste). 430 € izan ziren, 2022an, entregatutako esne tona bakoitzeko, eta 469 €, 2023an, hots, % 9 gehiago.
2. maila: aurreko mailari amortizazioa, inbentario-aldeak eta kapital-irabazia edo -galera gehituta, produkzio-kostua % 10 baino gehiago handitu zen (% 11,2, 2022an, eta % 10,7, 2023an). 478 € esne tona bakoitzeko 2022an eta 519 €/esne tona bakoitzeko 2023an; hots, urteko igoera % 8,6koa izan zen. 3. maila: familia-eskulanaren, kapitalaren eta lurren aukera-kostuak gehituta, esnearen ekoizpen-kostua % 23tik gorakoa izan zen ( % 23,8, 2022an eta % 26,8, 2023an). 2022an, 592 €/ tona bakoitzeko izan zen eta 2023an, 658 €/tona bakoitzeko, urtero % 11 handitu zela.
Euskadiko esnetarako ustiategien tamaina
Euskadin, behi-esnea familia-ustiategietan ekoizten da gehienbat. Abeletxe gehienek 50 eta 100 behi artean dituzte, baina esne gehien entregatzen dutenak 200 behi baino gehiago dituztenak dira. Hau da tamainaren eta produkzioaren banaketa:
- Heren bat baino gehiago 50 behi baino gutxiagoko ustiategiak dira, % 32, eta EAEko esne guztiaren % 10 entregatzen dute.
- 50 eta 100 behi artean dituzten abeletxeak % 38 dira, eta, guztira, EAEn entregatutako esnearen % 28 entregatzen dute.
- 100 eta 150 behi artean dituztenak % 14 dira, eta esnearen % 18 entregatzen dute.
- 150 eta 200 behi artean dituztenak ustiategien % 8 dira, eta esnearen % 15 entregatzen dute.
- 200 behi dituztenak gainerako % 8 dira, eta esnearen % 29 entregatzen dute.

Kalkuluaren metodologia
- Ustiategi eta batukari bakoitzagatik aurrez kalkulatutako mailen batezbestekoa, IFCNren arabera (International FarmComparison Network).
- Formatua: esne tona bakoitzeko eta zuzendu gabe % 4an koipea eta % 3,3an proteina.
- 1. mailaren kostuak: benetan ordaindutako kostuak (elikagaiak, botikak eta zerbitzuak, besteak beste).
- 2. mailaren kostuak: 1. mailari amortizazioa, inbentario-aldeak eta kapital-irabazia edo -galera gehituta.
- 3. mailaren kostuak: 2. maila eta gainera familia-eskulanaren, kapitalaren eta lurren aukera-kostuak barne:
- Familia-eskulanaren aukera-kostua: Familia Nekazaritzako Lan Unitatearen arabera
- 2022ko erreferentzia-errenta- 31.502,93 euro, Familia NLU bakoitzeko.
- 2023ko erreferentzia-errenta – 32.570,47 euro, Familia NLU bakoitzeko.
- Kapitalaren aukera-kostua:
- Kapital finkoa: euriborra urtebetean.
- Kapital zirkulatzailea: euriborra urtebetean eta 2 hilabeteko heltze-aldia.
- Lurren aukera-kostua: lur propioen errentak. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa.
- Familia-eskulanaren aukera-kostua: Familia Nekazaritzako Lan Unitatearen arabera
