2025eko ekainaren 30ean sartu zen indarrean 787/2023 Errege Dekretua, i gatibutasunean dauden lurreko animalia- espezie jakin batzuen trazabilitate-, identifikazio- eta erregistro-sistema arautzen duena. Egun horretatik aurrera behien jaiotzak honela identifikatuko dira:
- Bandera-motako krotal konbentzional bat, eskuineko belarrian finkatuta.
- Bandera motako krotal elektroniko bat, ezkerreko belarrian finkatuta.
Horregatik, 25/06/30etik aurrera, behi- azienden jaiotza guztiei alta eman behar zaie krotal elektroniko berriekin, eta ezin izango zaie alta eman krotal zaharrei, nahiz eta jaiotza data hori baino lehen izan.
GERTU/OCA bulegoetan eskura daude identifikazio-unitate krotal elektroniko berriak.
Ustiapenari esleitutako krotal zaharrak, erabilezinak direnak, itzuli egin beharko dira suntsitzeko.
TUTORIALA – Belarritako Elektronikoa Berria ipini
