XXII Concurso de Bizkaia de Ganado raza Betizu
Hasiera-data: 2018ko uztailaren 1ean
Amaiera-data: 2018ko uztailaren 1ean
Lekua: Mungia – Torrebillela Parkean(Bizkaia)
Antolatzailea: BIBEL
Sustatzaileak: Mungiako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, BIBEL.
Deskribapena:Edizio honetan, 4 abeltzain bizkaitarrei dagozkien 39 animaliak parte hartuko dute. Atalak 2 zatitan banatuta daude, 1 arrena eta 5 emeenak. Urte honetan, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Betizu arrazako abereen erakusketa izango dugu.
Epaileak, Betizu arrazako abeltzainak dira; Andoni Rekagorri (BI), Ramon Ospital (NA) eta Javier Zubiaurre (GI).
Urte betez gehiago, Betizu arrazako hanburgesak nekazaritza-azokako postuetan dastatzera emango da.
EGITARAUA: BASERRITARREN EGUNA.
Goiz guztian zehar:
• Nekazaritza Azoka: Nekazaritzako Elikagai Produktuen Erakusketa eta Salmenta eta ONDDO eta PERRETXIKOen erakusketa eta dastaketa Mungiako Mikologia Elkartearen kargu izango da, Andra Mari Kalean, Jon XXIII enparantzan, San Pedro Kalean eta Gamiz bidea kalean. Animazioa, Roberto e Idoia eta Gure Ametsa Txistulari taldearen kargu izango da.
• Bizkaiko Betizu Arrazako Abereen XXII. Lehiaketa Torrebillela parkean.
• Animali Autoktono eta Exotikoen Erakusketa eta Poney eta Zaldietan Pasealdiak Torrebillela parkean.
• Artisautza Azoka Andra Marin kalean. Mungart Elkarteak antolatuta.
• Minbiziaren kontra diru-biltzea. Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Mungiako Diz-Diz Emakumeen Elkartearen kolaborazioarekin antolatuta.
• Bigarren Eskuko Liburuen salmenta. Gizaberri Elkartasun Taldeak antolatuta.
12:00h.– Betizu Hanburgesen Dastaketa.
12:30h.– Euskadiko Harri-Zulatzaileen Txapelketa. Txonen esparruan.
13:00h.– Betizu Arrazako Abereen Lehiaketako Sari Banaketa Andra Mari Kalean.