Bizkaiko Frisoi arrazaren XVI. Txapelketa
Hasiera-data: 2017ko abenduak 3
Amaiera-data: 2017ko abenduak 3
Lekua: Gordexola
Antolatzailea: BIFE
Sustatzaileak: Gordexolako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia.
Deskribapena: Datorren abenduaren 3an, Gordexolako nekazal azokaren barnean, Andres Deuna eta Inmakulada jaia dela eta, udaletxeak ekitaldi hau antolatzen du. Gordexolan Bizkaiko Frisoi arrazaren XVI. Txapelketa ospatuko da, Bizkaiko eta Gipuzkoako abeltzainen partaidetzarekin.
Frisoi arrazako 5 ustiategik euren partaidetza baieztatu dute 57 animaliarekin. Lehiaketa honetan epailearen azalpenekin goza izatea espero dugu, oraingo honetan Jaume Serrabasa Vila jauna izango dugu, CONAFEko epaile internazionala baita CONAFEko epaile batzordearen kidea.
Ea eguraldiak laguntzen digun eta txapelketa honetaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren barnean dauden beste ekitaldiez ere, adibidez, erakusketa, baserriko gaien erakusketa eta salmenta, enkarterriko asto erakusketa, tokiko abere erakusketa, nekazaritzako makinariaren erakusketa, eskulangintza azoka, etabar…