Bizkaian abiarazten diren nekazaritza-proiektu berriei bultzada ematea da gure eginkizunetako bat, sektorearentzat bizigarria baitira. Xede hori izanda, aurten gure lurraldean kokatu diren bi negozio berri inguruko hedabideei ezagutzera emateko lan egin dugu Lorra S. Coop kooperatiban, horien bidez, herritarrek horien berri jakin dezaten.
Hortaz, bi ustiategi berrien gaineko berria enpresa-arloko eta sektoreko komunikabide eta erakunde garrantzitsuetan jaso da, hala nola Estatuko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Elkartean, Spri-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzian eta Estrategia Empresarial aldizkarian.
Halaber, bi ekintzaileetako bi, Jagoba Galarza eta Egoitz Aurrekoetxea, hainbat programa eta tokitan ikusi ditugu beren proiektuez mintzatzen, beren esperientziez aritzen eta eskaintzen dizuten produktuak xehatzen, esaterako, Gananzia ekintzailetza egunkarian; izan ere, komunikabide hori biokin bideokonferentzia bat antolatu du hurretik ezagutzeko asmoaz.
Era berean, El Correo egunkariaren ekonomia atalean ekintzailetzaz argitaratu den“De vocación, empresario” erreportajean agertu da Jagoba, eta EITBko Sustraia programako erreportaje batean parte hartu du, ustiategiko eguneroko lanaz aritzeko.
EITBko Sustraia programako taldeak Egoitzen ustiategia ere bisitatu du; programari esker, Egoitzen bizimodua lekuan bertan ezagutzeko aukera izan dugu. El Correo egunkariak ere izan du hizpide haren historia, izenburu honen pean: “Una huerta que alimenta sueños en EA”. Ekintzailearen hitza Radio 5 irratiko Mundo Rural irratsaioan entzun da, negozioa Estatuan nabarmendu dela.
Hedabideek agertu duten interesari esker, ustiategi berriek agerikotasun handia dute. Espero dugu horrela izaten jarraitzea.