LORRAren xede estrategikoetako bat Bizkaiko nekazaritzaren sektoreari eta haren profesionalei agerikotasun handiagoa ematea da. Ildo horretatik, duela zenbait urte sektorean egiten ari diren ahalegin guztien emaitzak ikusten hasi gara orain. Komunikabideek gure nekazari eta abeltzain ekoizleak beren lanbide-lanean ezagutzeko interes handiagoa daukate, eta, horregatik, gero eta programa gehiago eskaintzen dizkiete. Horrek sektorean “kozinatzen” ari den guztiaren irudi argiagoa igortzea eta haren balio espezifikoa azpimarratzea ahalbidetzen du. Agerian jartzen du ere kolaboratzeko eta hedapen-jarduera hauek burutzeko prest dauden profesionalak edukitzea zeinen garrantzitsua den, norbanakoarentzat zein taldearentzat ekintza horiek oso probetxugarriak direlako.
Laboral Kutxa-Lorra Sarien 2017ko irabazleak izan diren ustiategietako profesionalei hainbat elkarrizketa eta erreportaje egin dizkiete. Azkenekoak Radio Euskadiko “Vivir para ver” programan. Programa-gidariak, Elixabete Legardak, elkarrizketa sakona egin die haien jarduera barru-barrutik ezagutu ahal izateko.
Radio Euskadiko estudioetara bertaratu dira Miren Bikandi, Bikandi txakolinari buruz hitz egiteko (elkarrizketa entzun), eta Félix Aras, SC El Molinon bizitako esperientzia partekatzeko (elkarrizketa entzun).
Asier Madariaga ere ikusi ahal izan dugu, 2017ko Ekinaren Ekinez Saria jaso zuen Garbiñe Porturasen semea, haren kuia- (bideoa ikusi) eta kiwi-ekoizpenari buruz hitz egiten (bideoa ikusi) ETB2ren “A Bocados” programan.
El Correo egunkariaren Jantour eranskin gastronomikoak ostiralero tarte ezberdinak eskaintzen dizkie ekoizleei. Horrela jakin ahal izan dugu Ioana Larak, Gorbea markako barraskilo-ekoizleak, nola lan egiten duen, eta Víctor Salazar eta Iñaki Bringas untxi-ekoizleek Euskaluntxia markaren pean zer jarduera burutzen duten ere bai.
Gainera, LORRAk burututako lanak Onda Vascaren jakin-mina ere piztu du, eta, horren harira, Martin Uriarteri asteroko “Baserria” programan hitz egiten entzun diogu. (elkarrizketa entzun) Bertan, LORRAren zerbitzuei eta datozen lau urteetako estrategia-plan berriari bide emango dion hausnarketari buruz aritu da hizketan, eta, halaber, ezarri diren jarduera-ildo batzuk aurreratu dizkigu.