Bizkaiko mingain urdinaren 2025eko lehen fokuaren deklarazioari buruzko informazioa ematen dizuegu.Behi-azienden ustiategi bat da, eta 8. serotipoa atzeman da.
Baieztatzeko bidalitako PCR positiboen kasu berriak baieztatzeko zain gaude, eta baja eta sintomatologia klinikoa duten ardi- eta behi-ustiategietatik Algeteko erreferentziazko Laborategi Nazionalera bidali dira.
Gaixotasun horren aurkako borroka- eta kontrol-programak txertaketan oinarritu dira; beraz, kasu kliniko gehiago izan daitezkeelakoan, txertoa jartzea gomendatzen jarraitzen da.
Borondatezko txertaketa hori ustiategiko albaitariarekin edo urteko saneamendu-kanpainarekin batera egin ahal izango duzu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko du oso-osorik.
