Hilabete honetan, Radio Bilbao-ren “Hoy por Hoy” irratsaioaren Bizkaiko nekazaritzako elikagaiei buruzko atal berrian kolaboratuko dugu astean behin. “Sembrar para SER” du izena atalak, eta ostiraletan entzungo da, eguerdiko 13:10etik aurrera.
Atal horretan, ordu-erdi inguruz, irratsaioaren zuzendari Azul Tejerinarekin eta hainbat gonbidaturekin arituko gara solasean. Berbaldi lasaien eskutik, sektorearen egungo egoeraz hizketan arituko gara, unean uneko gaiei ekingo diegu eta nekazaritzako elikagaien sektoreko profesionalok kezkatzen gaituzten arazoetako batzuk mahaigaineratuko ditugu.
Irrati-etxean LORRAko kudeatzaile Martín Uriarte izango da, baita gure sektoreko beste ahots batzuk ere, hainbat gairi buruzko ikuspegi zabala eta askotarikoa ekartzeko.
Ostiral honetan, atalari hasiera emateko, bertako produktuez, 0 Km-koez, arituko gara, ezinbestekoak baitira nezakaritzako eta abeltzaintzako ustiategiek iraun dezaten, baina gaurkotasun handiko hainbat kontu ahaztu gabe, hala nola kostu energetikoak, lehortea, … Eta horietaz mintzatzeko, bi emakume gazte ekintzaile izango dira. Irratsaioa entzutera animatzen zaituztegu.
Sektorearen egoera entzuleei profesional eta protagonisten eskutik jakinarazteko aukera eskertzen diogu irratsaioari. Gure ustez, horrelako ekimenak oso lagungarriak dira Bizkaiko sektore eta komunitate landatarren benetako balioa ulertzeko.
Esteka honetan sakatzen baduzue, Radio Bilbao-ren webgunean igoko diren irratsaioen audioak entzungo dituzue.