Datorren 2018ko ekainaren 2an, 12:00etan, PIRENAIKA, TERREÑA eta POTTOKA arrazetako animalien enkantea egingo dela Gorlizko Foru Abeletxeko lokaletan (Bizkaia). Animaliak, enkanteko tokian, aurreko egunetik ikusgai egongo dira, ostiralean goizeko 8:00etatik 14:30etara
TERREÑA Arraza:
I – ATALA Terreña arrazako 12 idi.
Hasierako prezioa 650 €-tik.
Terreña arrazako 12 idi aurkeztuko dira enkantera. Abere horiek bere garaian ez zuten hazitarako balio izan, eta, horregatik, helburu bikoitzarekin zikiratuak izan ziren.
Lehenengo helburua da zikiratutako abereak aurkeztea goi-kalitateko haragi gorrien ekoizpenerako eta abeltzaintzarako aukera gisa, tamaina txikiko eta ertaineko arrazen kasuan, hala nola terreña arraza.
Bigarren helburua idi-proba tradizionaletan erabil daitezkeen abereak aurkeztea da, eta, horrekin, abere-kopuru jakin bati bestelako etekin ekonomikoa ateratzeko parada izatea urtero.
PIRENAIKA Arraza:
II – ATALA PirenaiKa arrazako idi 1.
Hasierako prezioa 700 €-tik.
Pirenaika arrazako idi 1 aurkeztuko dira enkantera. Abere horiek bere garaian ez zuten hazitarako balio izan, eta, horregatik, bere garaian helburu bikoitz berarekin zikiratu ziren I atalekoak bezalaxe.
III – ATALA Pirenaika arrazako 4 behi txahalik gabe.
Hasierako prezioa 900 €.
Pirenaika arrazako 4 behi txahalik gabe aurkeztuko dira enkantera, kasuren batean ernalduta.
IV – ATALA Pirenaika arrazako 12 behi txahalekin.
Hasierako prezioa 1.500 €-tik.
Pirenaika arrazako 12 behi txahalekin aurkeztuko dira enkantera, ustiategiko eta adin desberdinetako animalia soberakinekin.
POTTOKA Arraza:
V – ATALA 7 Behor eta hazitarako zaldi 1-en sorta.
Hasierako prezioa 3.000 €-tik.
Pottoka arrazako 7 behor eta hazitarako zaldi 1 aurkeztuko dira enkantera, ustiategiko eta adin desberdinetako animalia soberakinekin eta arrazaren abeltzaintza berriko sustapenerako.
Animalien enkantea librea izango da. Enkante-txartel ematea 10etan hasiko da. Abeltzaina NAN-ko fotokopia batez hornituta etorri behar da.
Enkantean abeltzain parte-hartzaile bakoitzak une horretan BERROGEITA HAMAR (50) € utzi behar izango ditu, 2018ko ekainaren 8ko 14 orduak baino lehen baserriko animaliaren erretiraren seinalearen berme bezala.
Enkantean aterako den azkeneko abere-kopurua alda liteke, ezinbesteko arrazoiren batengatik (sanitarioak, lesioak…) abere bat kanpo utzi behar izanez gero.