Lorrak “Hitz egin dezagun turismoaz, zenbaki eta kopuruetatik harago” Lehen Topaketa Profesionalean parte hartu du
Enoturismoaren eta landa-turismoaren mundura eta esperientzia-turismoaren eremuan sortzen diren formula berrietara gerturatzeko asmoz, duela hilabete batzuk “hitz egin dezagun turismoaz, zenbaki eta kopuruetatik harago” lehen topaketa profesionalean parte hartu genuen.
Joaneko irailean Turismoaren Munduko Egunean izan zen, eta abagunea aprobetxatuta, Deustuko Unibertsitateko Turismo Sailak (Bilboko campusa) topaketa profesional hau antolatu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bizkaiko enpresak eta erakundeak (Lorra, horien artean) probintziako enpresen eta turismo-erakundeen ordezkariekin bildu ginen, turismoaren eta beste sektore ekonomikoen arteko sinergiak, hau da, hibridazio turistikoa, eztabaidatzeko.
Ekitaldia oso interesgarria izan zen, eta balio izan zigun Bizkaiko lehen sektoreak bisitak artatzeko dituen aukerak aurkezteko, ez soilik enoturismoari edo landa-turismoari dagokienez, baita Bizkaian jasotzen ditugun eta gure nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenak ezagutzeko, bisitatzeko eta horiekin elkarreragiteko interesa izan dezaketen turista kopuru gero eta handiagoari dagokionez ere. Izan ere, esperientzia-turismoa gorantz ari da, eta gure ustiapenek ekarpen handia egin diezaiokete: tokiko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren berezitasuna eta benetakotasuna, Bizkaiko bizimoduaren eta tradizioen erakusgarri ere badena. Horrez gain, merkatu-nitxo berria lortzen badugu edo gure nekazari eta abeltzainek osagarriren bat lortzen badute haien ustiapenak erakutsi ondoren… edo bisitariei haien produktuak saltzea lortzen badute… Askoz hobe!