Lorra Market eta onlineko ganadu-enkantea plataformak aurkeztu ditugu “landa-ingurune adimenduna” esparruan
Oraindik orain Eraldaketa Digitalerako Foroan parte hartu dugu, beste enpresa batzuekin batera, lehen sektoreko hainbat jardueratan aplikagarri diren azken teknologia berritzaileak aurkezteko. OnlyOne enpresak antolatu du foroa, Bilboko Zabalguneko azokan, “Landa-ingurune adimenduna” izenburupean. Aurtengo bigarrena izan da.
Lorrakook aurre egin behar izan diegun erronkei erantzun dieten gure azken konponbide digitalak aurkeztu ditugu foro horretan. Alde batetik, LORRA MARKET proiektua, gure nekazaritza-ustiategiak hodeian geolokalizatu eta aurkezteko sortu duguna. Bestetik, ONLINEko ganadu ENKANTEAK egiteko plataforma, 2020an abiarazi genuena COVID-19aren pandemiaren ondorioak arintzeko; oso arrakastatsuak izan dira enkante horiek, eta egiten jarraitzen dira, ugaltzaileen produktuak saltzeko eta gure abeltzainen bizitzarako.
Lorra ez ezik, elkarte eta erakunde hauek ere bertaratu dira Forora: Aiara Valley, HAZI Fundazioa, Batura, ISAGRI, ASG Consultoría, Bilenko, Glasso, Next Machina, Zetrak, Aberekin eta Gaittun Elkartea. Bertaratutakook teknologien garrantziaz ari izan gara, eguneroko bizitzan nahiz landa-ingurunean baliagarri zaizkigulako. Hain zuzen, gai hauek jorratu dira:
- Zuntz optikoa neurrira hedatzea, konponbide konplexuak, alegia, banda zabal ultraazkarra eskuratu nahi duten urrutiko tokietan.
- Aplikazio mugikorrak kudaketa-tresna gisa, basogintzako elkarteen lagungarri.
- Programak plantazioetarako, eredu prediktiboa uholdeak saihesteko, eta animalien geolokalizazioa.
- Nekazaritza-ibilgailu adimendunak, jasangarriak eta ez-kutsatzaileak.
- Intseminazio artifiziala behi-azienda eta abeltzaintza sektoretan, eta hobekuntza genetikoa.
Halaber, gai hauek ere izan dira hizpide: teknologia berritzaileak landa-ingurunerako, teknologiaren konponbideak eta baliabide baliagarriak eta landa-ingurunearen etorkizuna.