Data: 2024ko abenduak 1
Lekua: GORDEXOLA
Antolatzailea: ENAFE
Sustatzaileak: Gordexolako Udala, ENAFE, Euskal Abereak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia.
Iragarki kartela – GORDEXOLAKO UDALA
Deskribapena:
Abenduaren 1ean, Gordexolako udalerrian Euskadiko Enkarterriko Astoa Arrazako V. Lehiaketa Morfologikoa egingo da.
Egun honetan, Euskadiko Enkarterrietako Astoa arrazako ale onenak ikusteko aukera izango dugu. Aipatutako ekitaldian, 20 abeltzainek parte hartuko dute 3 lurraldeen artean banatuta; Arabatik 5 abeltzain, Bizkaiatik 7 abeltzain eta Gipuzkoatik 8 abeltzain.
Parte hartuko duten ale-kopurua 60 animalia dira, 6 ataletan banatuta daude, 3 atal emeenak eta 3 arrenak.
EGITARAUA:
Igandea, Abenduak 1.
10:30etan Azokaren hasiera.
10:30etan Enkarterrietako Asto Arrazaren Lehiaketaren.
13:30etan Sarien Banaketa.
Ekintza paraleloak.
Baserriko Gaien Erakusketa eta Salmenta.
Bizkaiko Frisoi arrazaren XXI. Lehiaketa.
Euskal Artzain Txakurren Erakustaldia.
VIII. Tokiko Abere Erakusketa.
Nekazaritza Makinariaren Erakusketa.
Eskulangintza Azoka.