- Lurraldearekin konpromiso handia dutela erakutsi dute; izen ere, elikagaien hornidura hurbila, profesionala eta lurraldean sustraitua ekoiztu eta bermatzen dute une oro.
- Kontsumiltzaileen esker ona lortu behar dute, baita nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenean erreleboa bermatuko duten prezioak ere.
Euskadiko nekazaritza eta elikadura arloko kooperatibek lurradearen jasangarritasuna bermatzeko duten garrantzia azpimarratu nahi dugu Lorrakook, jarduera horrek herritarren esker ona merezi baitu.
Euskadiko nekazaritza eta elikadura arloko enpresa kooperatibo nagusiak, nekazaritza eta abeltzaintzako sektore produktiboen erreferentzia direnak, KONFEKOOPeko Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura arloko Taldearen barruan daude. Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpen-sektoreak egituratu dituzte enpresa hauek: Kaiku S. Coop., Harakai S. Coop, Garlan S. Coop, GARAIA S. Coop, Miba S. Coop, Udapa S. Coop. Corporación Ovo 12 S. Coop, Euskaber E. Koop eta Barrenetxe S. Coop., besteak beste. Horiek guztiak kooperatibak dira eta berrikuntza eta etengabeko hobekuntza dituzte ardatz; hortaz, sektoreko lider eta erreferente dira.
Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorea urte gorabeheratsu batzuen ondorioak jasaten ari da egun; izan ere, pandemiak, Ukrainako gerrak, hornigaien garestitzeak, Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformak eta lehorteak jo ditu aurreko ekitaldiok. Denboraldi horretan, kooperatibek eta horien oinarri sozialak erakutsi dute konpromiso handia dutela gizartearekin eta horren garapenarekin; izan ere, elikagaien hornidura hurbila, profesionala eta lurraldean sustraitua ekoiztu eta bermatzen dute une oro.
Nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenak eta kooperatibek erronka itzela dute aurrean, profesionalizazioan, balio erantsian eta ikusgaitasunean aurrera egiteko hobetu, berritu eta egokitzen jarraitu beharko baitute. Kontsumiltzaileen esker ona lortu behar dute, baita nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenean erreleboa bermatuko duten prezioak ere, saltokietako sailetako elikagaiak seguruak izan daitezen eta horien kalitatea ona izan dadin.
Munduko biztanleriak etengabe gora egiten jarraitzen du eta elikagaien hornidura arriskuan egon daiteke, hori gertatu ezin dela badirudi ere.
Testuinguru horretan, KONFEKOOPeko Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura arloko Taldeak lanean dihardu ordezkatu, sustatu, bultzatu eta beste erakunde batzuekin, Administrazioarekin eta gizartearekin lankidetzan aritzeko, Euskadiko nekazaritza eta elikadura arloko kooperatibismoaren elkargune izateko.
Gaur egun, 72 kooperatibak eta 7.000tik gora kidek osatzen dute Taldea, eta 821 lanpostu sortu ditu.