Euskadiko Terreña Arrazako XIII. Lehiaketa
Lehiaketa-Enkantearen data: 2019ko abenduak 14
Lekua: Orozko
Antolatzaileak: Orozkoko Udala, ETEFE
Sustatzaileak: BITEL, Euskal Abereak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia.
Deskribapena: 2019ko Abenduaren 14an, Orozkoko udalerrian Euskadiko Terreña arrazako XIII. Lehiaketa ospatu zen. Edizio honetan, 75 animaliak parte hartuko dute, 17 abeltzaini dagozkionak. Horietako 3 Gipuzkoakoak dira, 6 Arabakoak eta 8 Bizkaikoak.
Larunbatean, abenduak 14, arren eta emeen atal desberdinen lehiaketa, halaber, zezen eta behi irabazleak, intseminazio-emaitzarik onena eta ganadutegirik onena aukeratu ziren.
Halaber, Gangureneko Sustapen Zentroan testatutako Terreña arrazako Zekorren III. Enkantea ospatuko da. Ustiapen desberdinetako 6 animalia dira.
Enkanteratutako Animalien Zerrenda
Era berean, beste ekitaldi batzuetaz gozatzeko aukera egon da, etor zaitez egiaztatzera…
EGITARAUA:
Larunbata, Abenduak 14.
10:00etan Nekazal-Abeltzaintza azokaren hasiera.
10:00etan Ganguren Zentroko animali-sortaren Erakusketa.
10:30ean Terreña arrazako Lehiaketaren hasiera.
12:00etan Terreña arrazako Hanburgesa eta Saltxitxa dastapena.
12:30ean Idiskoen Enkantea. Gangureneko Sustapen Zentrokoak.
13:00etan Sarien Banaketa.