Euskal Herriko XXXV. Pirenaika Arrazako Lehiaketa
Hasiera-data: 2022ko Urriak 2
Amaiera-data: 2022ko Urriak 3
Tokia: Gernika-Lumo (Bizkaia) (Santa Ana Aparkalekua)
Antolatzailea: EPIFE
Babesleak: Gernika-Lumoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Label.
Deskribapena: Urriaren 2an eta 3an Euskal Herriko XXXV. Pirenaika arrazako Ganadu Lehiaketa ospatuko da.
Edizio honetan, 114 animaliak parte hartuko du, 19 abeltzaini dagozkionak. Horietako 6 Gipuzkoakoak dira, 6 Nafarroakoak eta 7 Bizkaikoak.
Nabarmentzekoa da gehienak abeltzain gazteak direla, eta hori esanguratsua da, agerian uzten duelako arraza hedatzen ari dela, Euskal Herrian zein eremu nazionalean.
Lehiaketa horren helburua da gure arraza autoktonoa sustatzea eta zabaltzea, eta arraza horren hobekuntza genetikoaren aurrerapenak jendaurrean azaltzea.
Liburu Genealogikoa eramateaz arduratzen diren lurralde-elkarteak honako hauek dira:
ASGAPIR (Bizkaia) telf. 94 455 50 63
HEBE (Gipuzkoa) telf. 943 81 14 31
ARPIEL (Araba) telf. 945 28 50 99
CONASPI (Pirenaika Arrazako Abeltzainen Konfederazio Nazionala) webgunea www.conaspi.es.
Igandean ar eta emeen atal desberdinen lehiaketa ospatuko da.
Astelehenean, urriak 3, zezen txapeldun heldua eta gaztea, behi heldu eta gaztea, intseminazio produkturik onena eta ganadutegirik onena aukeratuko dira.
Bi egunetan zehar, LABEL haragi errea dastatu ahal izango da, Pirenaika arrazakoa, eta txakolin, sagardo eta gazta standak, trikitixaz girotuta.
Igandea, 2:
- 10:00 Azokaren aurkezpena
- 10:30 Trikitixa
- 11:00 Abereen lehiaketa (Emeak)
- 17:00 Abereen lehiaketa (Arrak)
Pirenaika okelaren dastapena Euskal Labelaren Kalitatearekin
Astelehena, 3:
- 10:00 Trikitixa
- 10:30 Sagardoa, txakolina, gazta eta abarren postuak.
- 13:00 Aukeraketa:
- Eme Txapelduna, heldu eta gaztea
- Ar Txapelduna, heldu eta gaztea
- Hazi-jartzearen eme txapelduna
- Lehenengo ganadutegi onena
Abeltzaintzari Omenaldia.
Sari-banaketa, abereak bertan daudela.