Ekitaldiaren lehendakari-mahaiko kideetako bat Martin Uriarte Lorra Soz.Koop-en gerentea izan da, Munduko Landagunearen lehendakari gisa bertaratu dena.
Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzako Erakundeak (FAO) eta Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsak (NGNF) Erroman antolatutako Nazio Batuen 2019-2028 familia-nekazaritzaren hamarkada mundu osoan zabaltzeko ekitaldian egon gara. Bertan, sektorea bultzatzeko ekintza-plana eta xedeak aurkeztu dituzte. Lehendakaritza-mahaiko kideetako bat Martin Uriarte Lorra Soz.Koop-en gerentea izan da, Munduko Landagunearen lehendakari gisa bertaratu dena. Haren esku-hartzean baieztatu du hamarkada honekin “bide berri bati ekingo diogula, 5 kontinenteetako nekazarien bizitza hobetzen laguntzeko”.
Hamarkada honek ingurune aproposa bultzatu nahi du elikadura-segurtasunean, nutrizioan eta etorkizun osasungarri eta jasangarrian ekarpenak maximizatzeko. FAO eta FIDA izan dira hamarkada mundu osoan zabaltzeko ekitaldiaren antolatzaileak, eta haren ezarpenaz ere arduratuko dira, beste eragile garrantzitsu batzuekin elkarlanean.
Zeharkako eta alde askoko gaiak izango dituzte oinarritzat, horiek baitira familia-nekazarien kezka nagusiak. Garapen Jasangarriko Helburuen markoan ondorio nazionalak hobetzea da xedea, eta, aldi berean, familia-nekazariak elikagai-sistemen eraldaketarako funtsezko eragileak izan daitezen lortzea. Hamar urteko epean aurreikusten da interesatuek familia-nekazaritzaren mesedetan programa eta akordio instituzionalak birformulatzeko konpromiso politikoak indartuko dituztela.
Ekitaldia hiru egunetan egin da. Bi egunetan zehar, lurralde eta sektore ezberdinetako familia-nekazariek bilerak egin dituzten beren esperientziak partekatzeko, eta foroak antolatu dira aurrera eraman daitezkeen ekintzei buruz hitz egiten hasteko. Azken egunean, maiatzaren 29an, ekitaldi ofiziala egin da. Nekazaritza eta elikadura jasangarriaren alde lan egiten duten eragile garrantzitsuak bildu dira: gobernu-ordezkariak eta -erakundeak, ekoizleen erakundeak eta kooperatibak, sektore pribatu, akademiko eta ikerketaren munduko erakundeak, eta, bereziki, familia-nekazariak eta haien munduko, eskualdeko eta nazioko erakundeak.
Familia-nekazariak garapen jasangarriaren sustatzaile garrantzitsuak dira. Familia batek ustiatzen eta kudeatzen dituen elikagai gehienak ekoizten dituzte. Familia-nekazaritzak elikagai osasungarri eta dibertsifikatuak eskaintzen ditu, bioaniztasuna eta ekosistemak mantentzen ditu eta klima-aldaketaren arriskuak murrizten edo ekiditen lagun dezaketen ekoizpen-metodoak erabiltzen ditu.
LORRAn, familia-nekazaritzaren hamarkada mundu osoan zabaltzeko ekitaldia babesten dugu, haren helburu eta ekintzekin bat eginez. Arreta jarriko diegu, beraz, familia-nekazaritzaren sustapenean izaten dituen ondorioei.