Martín Uriarte jauna LORRAko gerentea Munduko Landagunearen lehendakari izendatu dute erakundearen batzar orokorrean.
Pasadan astean, Familia Nekazaritzari buruzko VI. konferentzia globala egin da Derion. Modu horretan, Bizkaia familia-nekazaritzaren gune bihurtu da nazioarte-mailan. Foro honetan mundu osoko 300 espezialista bildu dira gaiari buruz eztabaidatzeko.
Araban egoitza duen Munduko Landagunea izan da antolatzailea, eta, aste osoan zehar, mundu osoko nekazaritza-erakundeek, kooperatibek, gobernuek eta organismoek familia-nekazaritzaren baldintzak nola hobetu daitezkeen eztabaidatu dute. 2017an Nazio Batuen Batzar Orokorrak garapen jasangarriaren alde egiteko hartu zuen Familia Nekazaritzarako Hamarkadaren (2019-2028) barruan kokatzen da. “Hitzordu honek nazioartean eragina dauka, bost kontinenteetako adituak biltzen ditu eta espero dugu bertatik konpromiso garrantzitsuak sor daitezela” adierazi du Martín Uriarte jaunak Lorraren gerenteak, foro honen lehendakariorde izan denak.
Konferentziak eztabaida sustatu eta elkarguneak bilatzea du xede, eta, aldi berean, toki, nazio eta nazioartean jarduteko konpromisoak hartzea eta familia-nekazaritzaren aldeko politika publikoen garapena eta ezarpena bultzatzea.
Horrez gain, beste gai hauek ere nabarmendu dira: gazteak, belaunaldi-txandaketa eta emakumeak. «Baserrietan bizi den hamar emakumetik zortzik baserrian lan egiten du, eta horien % 68ak ez du gizarte-segurantzan kotizatzen», azpimarratu dute Bizilur—Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundetik. Datu hori eta beste batzuk jarri dituzte mahai gainean.
Familia Nekazaritzari buruzko VI. konferentzia globalak Erroman aste batzuk beranduago egingo den Hamarkada prestatzeko balioko du.
Eta, amaiera emateko, Munduko Landagunearen Batzorde Orokorra egin da, eta hortik zuzendaritza-batzorde berria izendatu da. Martín Uriarte jaunak zuzentzen du, Euskadiko nekazaritzako elikagaien mugimendu kooperatiboaren izenean jarduteko Munduko Landagunearen lehendakari berriak.