Kooperatibismoaren astea dela eta, Martín Uriarte Lorraren gerentek lehen sektorearen bilakaerari eta gaurkotasunari buruz hitz egin du Onda Vascan.
Beste batzuen artean, baserritarren lana duin bihurtzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko beharra aipatu du. Halaber, sektoreari eta “gure despentsa betetzeaz gainera gure lurraldearen % 85 kudeatzen duten” profesionalei jarraipena emateko beharrezkoa den belaunaldi-txandaketaz ere hitz egin du. Teknologia berriak sartzeko beharra dagoela eta Lorrak profesionalei IKT tresnak ezartzen laguntzeko lan egiten duela azpimarratu du. Emakumea nekazaritza- eta abeltzaintza-elkarteen erabakitze-organoetan sartzea erronka garrantzitsua dela ere aipatu du, oso gutxi direlako Bizkaiko ustiategietan titular gisara dauden emakumeen ehunekoarekin alderatuta ( % 30).
Lorraren gerenteak azaldu du krisiaren ondorioz jende gehiago hasi dela landa-lanetan, bereziki kanpo-sektoreetatik etorrita, industriaren eta merkataritzaren alorretik esaterako. Beste eremu batzuetan lan egiten zuten eta haien bizitza sektore honetara bideratu nahi izan duten pertsonak dira horiek. Lorrari buruz ere aritu da hizketan, hain zuzen duela 30 urtez geroztik eskaintzen dituen zerbitzuei eta bete nahi dituen helburu zehatzei buruz, esaterako “baserritarrek haien egunerokoan izan ditzaketen beharrak ezagutzeko bitarteko bat izatea, eta beste batzuen artean zerga- eta lan-zerbitzuak eskaintzea”. Eta asmoen adierazpen bat ere egin du: “Lorran nekazaritza jarduera ekonomiko bat dela defendatzen dugu, eta, ildo horretatik, ahots gehiago eduki nahi dugu nekazaritzako enpresariei eragiten dieten gaietan”