Lehiaketaren data: 2024ko abenduak 1
Lekua: Gordexola
Antolatzailea: BIFE
Sustatzaileak: Gordexolako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia.
Datorren abenduaren 1an, Gordexolako nekazal azokaren barnean, Andres Deuna eta Inmakulada jaia dela eta, udaletxeak ekitaldi hau antolatzen du. Gordexolan Bizkaiko Frisoi arrazaren XXI. Txapelketa ospatuko da, Bizkaiko eta Gipuzkoako abeltzainen partaidetzarekin.
Frisiar behien 5 ustiategi daude baieztatuta, eta guztira 56 animalia lehiatuko dira. Lehiaketako epailearen azalpenekin gozatuko dugu. Oraingo honetan Bonet Cid Salgado izango da, CONAFEko epailea internazionala.
Ea eguraldiak laguntzen digun eta txapelketa honetaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren barnean dauden beste ekitaldiez ere:
- Baserriko gaien erakusketa eta salmenta.
- Enkarterriko Astoaren V. Lehiaketa.
- Euskal Artzain txakurren erakustaldia.
- VIII. Tokiko abere erakusketa.
- Nekazaritza makineriaren erakusketa.
- XXXI. Eskulangintza azoka.
- Puzgarriak.