Datorren larunbatean, ITXINA Abeltzaintza Elkarteak antolatuta.
Orozko, 2017ko martxoaren 29a_ ITXINA Abeltzaintza Elkarteak antolatuta, datorren larunbatean, apirilaren 1ean, II. Artzantza eta Azuri Eguna izango da Orozkon. Goizean zehar, herriko plazan abere erakusketa bat programatuta dago, Gorbeiako ardiak eta artaldeak, latxa arrazakoak, ikusteko; izan ere, hurbiltzen den publikoak ganaduaren kalifikazio batean parte hartzeko aukera izango du; Orozkoko Museoan, aldiz, Arkauten garatzen ari den Ardi latxaren hobekuntza genetikoari buruzko hitzaldi bat egingo da; eta festa amaituko da, nola ez, dastaketa batekin: Labela duen latxo azuriren txuletilak, Idiazabal gazta, Bizkaiko txakolina eta Arabako Errioxako ardoa eskainiko da.
ITXINA Abeltzaintza Elkarteak Orozkoko ehunen bat abeltzain biltzen ditu. Aurten azoka antolatzen duen bigarren urtea izango da, iaz bezala helburu bikoitzarekin: batetik latxa ardien abeltzaintzak Gorbeiako paisaiak eta larrak konfiguratzeko eta mantentzeko duen garrantzia aldarrikatzeko eta, bestetik, latxo azurien kontsumoa bultzatzeko. Animalia hau amaren esnearekin bakarrik elikatzen da eta 3-5 aste dituenean sakrifikatzen da; hori dela eta, Labela duen beren haragia urtsua, uxterra eta zapore apartekoa da.