Arraza Anitzeko Ganaduen III. Enkantea
Data: 2018ko Uztailak 22
Lekua: AIAko Testaje Zentroan
Antolatzailea: EHAHE
Sustatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza.
Deskribapena: Datorren igandean, uztailaren 22an, 10:30etik aurrera, Aiako Testaje Zentroan (Gipuzkoa) III. Idiskoen Enkantea izango dela. Pirenaika, Limusina eta Blonda arrazetako haragitarakoak eta ugalketarako gazteen (RJ) Limusin arrazakoa.
Helburua, nazio-erreferentziako arraza anitzeko zentroa izatea da eta idiskoak enkantean jartzeko, aipaturiko zentroan salmenta-puntu bat sortzea. Hobetze Genetikako Programan barneratuta dauden arraza desberdinetako ustiategietatik aukeratuak izanten dira, genetika eta osasun arloetan kalitate handiko hazitarako hornitzaileak horrez gain, bakarkako testaketa gainditu dutenak eta estaltze naturalaren bidez arrazaren zabaltzaileak izan daitezen.
Proiektu hau burutu ahal izateko, giza baliabide eta teknikoekin kontatzen dugu eraikitako instalazio berrietan eta EHAHEn ordezkatuta dauden Federazioen gainbegiratzearen azpian;
EPIFE (Euskadiko Pirenaika Federazioa),
ELIFE (Euskadiko Limusin Federazioa),
EBAFE (Euskadiko Blonda Federazioa),
ETXAFE (Euskadiko Txaroles Federazioa) eta
ETEFE (Euskadiko Terreña Federazioa).
Euskadiko abeltzainen interes profesional eta ekonomikoak zaintzen saiatzen dira.
Aipatutako egunean, uztailaren 22an, haragitarako behi-aziendei inguruan guztion artean eta erakundeen laguntzarekin (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) sortu dugun proiektu berri honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, gure azienden amaierako produktuak hobetzeko asmoarekin, ugalketakoari zein haragitarakoari dagokionez.
https://testajeaia.com webgunean animaliak ikus ditzakezu, eta erosteko laguntza ekonomikoak egongo dira.
¡Hurbil zaitez egun honetaz gozatzera eta egin zaitez batekin zure produkzioa hobetzeko!!!
NOLA IRITSI
ZARAUTZeko irteera (A8)
N-634 errepidea ORIO-AIA norabidean
2 km-ra desbideratu eskuinera.
GI-2631, AIA norabidean
2 km-ra ezkerretara. Kartela
GPSa: 43°15’32.3″N 2°08’57.2″W