JARDUNALDIA
‘Lehen sektorea Bizkaian. Tradizioa edo lanbidea?’
Gure baserrien alderdirik ezezagunena?’
Euskal Kazetarien Elkartea – Kazetarien Euskal Elkargoa
Lorra – Bizkaiko Nekazarien eta Abeltzainen Elkarteak
- Data: Irailak 26, osteguna
- Ordua: 11:00etan
- Lekua: Laboral Kutxaren prentsa-aretoa (Kale Nagusiko 2. zk, 2. Solairua. Plaza Biribila, Ledesma kaletik sartuta), Bilbo.
Datorren irailaren 26an, osteguna, Lorra, Bizkaiko Nekazarien eta Abeltzainen Elkarteen Kooperatibak, Kazetarien Euskal Elkargoaren, Euskal Kazetarien Elkartearen eta Laboral Kutxaren laguntzaz, jardunaldi bat antolatu du ‘Lehen sektorea Bizkaian. Tradizioa edo lanbidea?’ izenburupean. Ekitaldia 11:00etatik aurrera izango da Laboral Kutxaren prentsa-aretoan, Bilbon.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako azokez eta bertako talo eta txorizoaz haraindi, tradizioez eta folkloreaz haraindi, jarduera ekonomikoa eta lurraldearen kudeaketa dira lehen sektorearen dimentsio nagusia eta ezezagunena. Bizkaiak nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapenez osatutako sare handia dauka, eta horiexek dira, hain zuzen, gure nekazaritza-ekonomiaren ardatz. Gure baserriek eta baserritarrek teknologiaren, kalitatearen kudeaketaren, iraunkortasunaren eta berrikuntzaren arabera neurtzen dituzte lorpenak. Dimentsio hori ezagutarazi eta balioan jartzeko, Lorra S.Coop-ek topaketa antolatu du kazetariekin eta sektoreko eragileekin.
Bertan, honako hauek parte hartuko dute eta gai hauek jorratuko dituzte:
• Lehen setorea eragile ekonomikotzat.
Javier Garro, Lorra SC-ren Animalia Ekoizpen Arloko arduraduna
Lehen sektoreak Bizkaiko ekonomian egiten duen ekarpena azalduko du, Eusko Jaurlaritzaren estatistika-datuen bidez.
• XXI. mendeko baserritarrak.
Jon Lekerika, Lorra SC-ren lehendakaria eta ortularia
Modernizazioaz, teknologiaz eta berrikuntzaz arituko da, eta nazioan zein nazioartean lehiakorra eta aurreratua den sektore hau aurkeztuko du. Haren anaiekin, Albertorekin eta Carlosekin, kudeatzen duen nekazaritza-ustiapenaren historia azalduko du.
• Egungo egoeraren ezaugarriak eta erronkak.
Martin Uriarte, LORRA SC-ren zuzendari-gerentea
Sektorearen gaurko egoera azalduko du: profil profesional berriak, belaunaldi-erreleboa. Genero-berdintasuna, emakumearen ahalduntzea lehen sektorean. Erronkak eta aukerak.
• Lehen sektorea solaskide sozialtzat eta lurraldearen kudeatzailetzat.
Javier Aramendi, pOrozkoko abeltzain-elkartearen lehendakaria eta haragitarako behien abeltzaina.
Sektoreko profesionalek gizartean oihartzun handikoak diren gaiei buruz zer ikuspegi duten eta sektorearen kezkak eta haren etorkizuna baldintzatzen duten alderdiak azalduko ditu: klima-aldaketa, bioaniztasuna, animalien ongizatearen gaineko eskakizunak, ingurumen-iraunkortasuna, nekazaritza-ekologia…
Moderatzailea, Amaia Goikoetxea, Kazetarien Euskal Elkargoaren dekanordea eta Euskal Kazetarien Elkartearen lehendakariordea.
Online izen-ematea: https://www.eventbrite.es/
Alda. San Mamés, 37 – 4º Dpto.6 – 48010 BILBAO – Tfno: 94 410 60 40 – www.kazetariak.eus / info@kazetariak.eus