LURSAIL eratzen dugun nekazaritzako eta abeltzaintzako euskal aholkularitza-zentroak duela zenbait hilabete sektore horietan zerbitzuak ematen dituzten kooperatibak bisitatu genituen Galizian (AGACA), Asturiasen eta Kantabrian (ASAGRO).
Espainiako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Konfederazioaren bitartez ezarritako kontaktuen harira egin zen topaketa, gure lotura Euskadiko Kooperatiben Federazioa izanik, Kantauriar Eskualdeko nekazaritzako eta abeltzaintzako aholkularitza-erakundeok eskaintzen ditugun zerbitzuak eta proiektuak ezagutzera emateko.
Santiago de Compostelako eta Oviedoko bileran ABERE, AGA, ABELUR, LURGINTZA eta LORRA kooperatibak eta HAZI Fundazioaren eta ENKFren ordezkaritza bat izan ginen.
Euskal delegazioaren izenean nekazaritzako eta abeltzaintzako aholkularitza-zentroetako gerenteak bertaratu ziren: Belen Balerdi, Itziar Oquina, Bautista Jauregi, Juan Manuel Erasun eta Martín Uriarte. Eta haiekin batera Maite Corres andrea Federazioaren elikadurako teknikaria eta Amaia Garrastazu andrea HAZI Fundazioaren enpresa-teknikaria eta LURSAILen koordinatzailea.
Bidaiaren xedea lurralde horietan ezarritako nekazaritzako eta abeltzaintzako zerbitzuak aztertzea, Euskadin egiten ari garena ezagutaraztea eta esperientziak, arazoak, zailtasunak, aukerak eta mehatxuak partekatzea izan da.
AGACA Galiziako Kooperatiben Federazioak, Euskadin egiten dugunaren antzera, erkidegoan zerbitzuak ematen dizkie nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapenei. Haren zuzendariak, Higinio Mougan jaunak, egin zigun harrera Santiago de Compostelan. Hurrengo egunean, berriz, ASESAGRO aholkularitza-enpresako eta Asturiasko Kooperatiben Federazioko zuzendariak, Luis M. Rodriguez jaunak, Oviedon hartu gintuen, etxera bueltan gindoazela.
Bertaratuen komentarioak entzun eta gero, esan dezakegu topaketa-jardunaldiek oso emaitza positiboa izan dutela, eta, horregatik, espero dugu harremanetan jarraitzea, etorkizunera begira lanean aritzeko interes handia dagoelako.