Konpromisoa bide-segurtasunarekin Innovabiden
Eusko Jaurlaritzak sustatutako Innovabide sareari atxiki zaio LORRA.
Innovabiderekin bat egin dugu, errepideetako isitripu-tasa ahalik eta gehien murrizteko eta mugikortasun segurua sustatLOGO INNOVABIDEzeko asmoarekin eta konpromisoarekin.
Bide-segurtasunaz arduratzen diren euskal enpresen sare hori 2018an abiarazi zen, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak sustaturik. Bide-istripuen kopurua murriztea eta enpresa-kudeaketan txertatutako gai horren gaineko jardunbide egokiak egitea xede duten hainbat elkartek eta enpresak osatzen dute sarea. Horien guztien helburua da konpromisoak gehitzea eta arlo horri buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatzea.
Innovabideko partaide izateko, erreferentzia-esparru bat eman zitzaigun, eta horrek barne-autoebaluaziorako gogoeta ekarri zuen. Bide-segurtasuneko estrategiei buruzko informazioa eta hobetzeko helburuak adierazteko eta planak eta jarduerak ezartzeko aukera barne hartzen zituen esparru hark. Halaber, jardunbide egokien gaineko eranskina ere bazuen, giza talde osoaren eta balio-katearen bide-segurtasuna hobetu nahi duten enpresen gida izan zedin Horri guztiari esker, gure indarguneak eta hobekuntza-arloak bildu dituen agiria eskuratu genuen, bide-segurtasunaren kudeaketaren barne-diagnostikoa dena, gure elkartean aurrera egiten eta hobetzen laguntzeko.
Hainbat helburu hartu dugu gure gain, hala nola errepideko istripu-tasa murriztea eta mugikortasun seguruarekiko kontzientzia sustatzea. LORRAren erronka garrantzitsua da lanpostura ibilgailuz joan edo handik etortzen diren edo lana egiteko ibilgailu bat gidatzen duten biktimen kopurua murriztea. Era berean, mugikortasun seguru eta jasangarriarekiko sentsibilizazioa sustatuko dugu gure elkartekideen artean.
Gaur egun, Innovabidek 40tik gora enpresa ditu, eta hainbat arlo eta tamainatakoak badira ere, bide-segurtasunarekin konpromiso tinko bera dute guztiek. Izan ere, erakunde, eragile, elkarte eta erakunde guztiek partekatu behar dute erantzukizun hori. Eguneroko kudeaketan, eta zeinek bere estrategia, antolaketa eta jardueren bidez, in itinere eta misioko istripu-tasa hobetzen eta minimizatzen ahalegintzen diren eta beren esperientziak gainerako erakunde konprometituekin partekatzen dituzten enpresa-talde horretako kide da LORRA.