Laboral Kutxa-Lorra Sarien laugarren edizioak komunikabideen interesa piztu du, eta Bizkaiko lehen sektorearen profesionalizazio-maila handiari gaurkotasuna eman diote. Baserritar bikainen eredu diren finalisten eta sarituen jarduerak egunkarietako eta irrati-programetako protagonistak izan dira.
Deia egunkariko orrialdeetan hedapen handia eman digute hainbat egunez: sari-banaketaren egunean, ekitaldiari estaldura eman zitzaion Jon Mujikaren kronika sozialarekin, sarituen lanari eta sektorearen ahalmenari nagusitasuna emanez. Enkarterriko edizioan ere, lanaren eta hobetzearen sinboloa den eta Ekinaren Ekinez saria lortu duen Juana Fisure Karrantzako abeltzainari buruzko erreportajea argitaratu zen. Uribe-Txorierriren edizioan, berriz, bere lore apaingarriei esker nekazaritzaren sektorean lehen saritua izan den CB Altza ustiategiko Angel Uretaren lana
Gai berdinaren harira, Arantxa Arzak Euskadi Irratiko Landaberri programan, elkarrizketa egin dio Muskizko la Sequilla landetxeko Alfonso Fernándezi, abeltzaintzaren ataleko accesitari. Limusin arrazako haragitarako behi-aziendaren eta Basatxerri baserriko txerrien ustiategiari buruz hitz egin dute. Ustiategia bere hirugarren belaunaldira iritsi da eta sektorean erreferentea da.
Unai Ugartek Radio Euskadin zuzentzen duen Lur Bizia programan elkarrizketa bat egin diote Juan Fisureri, Hermanos Fisure ustiategiaren arduradunari, bertan egiten duen lanari buruz. Gainera, haren azkeneko programan, Iñaki Bringasekin abeltzaintzaren ataleko lehen sarituarekin hitz egin du, teknologiarik modernoenarekin hornituta herri berdinean duen untxi-ustiategiari buruz.
Nekazaritzari buruzko informazioa ETB1 eta ETB 2ko Sustraia programan. Beste albiste-atari batzuetan ere aipamena egin zaie Bizkaiko Ustiategien Lehiaketari eta haren irabazleei, jada egonkortuta dauden sarien laugarren edizioari estaldura emanez.
Horri esker, Bizkaiko gizarteak gure sektorearen profesionaltasuna gehiago eta hobeto ezagutzeko aukera izango du.