Pasadan ekainean, LAHARDEKI elkartea eratzeko biltzarra egin zen. Erakunde berriak helburu du Bizkaian hiltegi bat sor dadila sustatzea.
EHNE eta ENBA nekazaritza-sindikatuak hiru urtez lanean aritu dira, bai eta LORRA ere, Bizkaiko abeltzain-elkarteen izenean, adostasuna eta itunak lortzeko, administrazioarekin bilerak egiteko… eta, sentsibilitate guztiekin lan eginez, gure abeltzainen beharrei erantzuteko, Bizkaian hiltegi berri bat sor dadila sustatuz.
Iazko ekitaldian, espero baino gutxiago aurreratu genuela ikusita, LORRAri atxikitako sektoreak azken bileran kooperatibari eskatu zion bat egiteko prozesu baten lidergoa bere gain har zezala, xedea lortzeko interesa zuten guztiak proiektu komun batean biltzeko asmoz. Horretarako, hainbat informazio-batzar eta/edo bilera egin ditugu Bizkaiko abeltzaintzaren sektorea ordezkatzen duten erakundeekin, hala nola sindikatuak, abeltzain-elkarteak eta nekazaritza-ingurumeneko elkarteak, landa-garapeneko elkarteak, kooperatibak, harakinak eta industriak. Azkenean, ekainaren 10ean, LAHARDEKIren eraketa-batzarrean aurkeztutako estatutuen zirriborroa formalizatzea lortu genuen. 20 babes-bazkidek (sektoreko enpresak, abeltzainak eta harakinak ordezkatzen dituzten elkarteak, sindikatuak…) eta 14 ekoizle-bazkidek (abeltzainak) sortu zuten elkartea, bazkide fundatzaile gisara, Bizkaian hiltegi bat eraiki dadila sustatzeko lan egiteko asmoz.
Badakigu hori gure helburua betetzeko lehen urratsa baino ez dela… Elkartea jaio da arrakasta lortzean hiltzeko, sustatzaileek, erabiltzaileek, babesleek eta/edo etorkizuneko kudeatzaileek xedea betetzen dutenean, hain zuzen, eta, horretarako, xede hori lortzearen alde bat egiten duen ordezkaritza zabala biltzea du helburu.
Hortaz, Bizkaiko abeltzain hori, proiektu laudagarri honen bazkide izatera gonbidatzen zaitugu…
Zain gaituzu!!!