Sektorea bultzatu eta horren profesionalen jarduera gizarteari ezagutarazteko dugun filosofiarekin bat eginez, hainbat hedabiderekin kolaboratu dugu nekazaritzako elikagaien sektoreko ekintzailetza ikusarazteko.
Hainbat ekintzaileren esperientziaren eskutik hurbildu gatzaizkio ekiteko esperientziari. Ekintzaileen historiak eta ikuspegiak, sektorea osatzen duten jarduera guztiei jarraitutasuna emateko bizigarria izateak duen garrantzia ulertzen lagundu dute. Era berean, sektoreak gure herriak eta paisaiak, biodibertsitatea, ekonomia eta elikadura-baliabideak, besteak beste, garatzeko duen nahitaezko zeregina agerian jarri du.
Gai horien gaineko solasaldia izan da gaur Radio Bilbaoren Hoy por Hoy irratsaioan. Hizketaldian, LORRAko kudeatzaile Martín Uriartek aurten Gaztenek programan kokatzen diren ekitzailetza-proiektu eta profilen berri eman du. LORRAko presidenteorde eta Ekolur-eko (Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren Elkartea) presidente Gorka Irazabalek bere ustiategian duela 12 urtetik hona izan duen ibilbidea izan du hizpide. Horren beteranotasunaren kontrapuntu gisa, Nerea Irazabalek eta Julija Razumovek beren esperientziak kontatu dituzte –2021ean abiarazitako baratze-ustiategi baten titularrak dira–, baita Raúl Azpioleak ere –aurten haragitarako behi-aziendaren gaineko proiektu bat jarri du martxan.
Gorka eta Nerea Irazabalek, halaber, Euskadi Irratiko lehen sektoreari buruzko Landaberri telebista-programan parte hartu dute, Gorka Areitiorekin batera, zeina aurten, bikotekide Marcela Pavarekin, nekazaritza ekologikoan jarduteko familiaren ustiategian kokatuko den.
Bestetik, Onda Ceroren magazineak LORRAko teknikari Fernando Solaguren elkarrizketatu du; bera arduratzen da, beste pertsona batzuekin batera, ekintzaileei jardueren lehenengo bost urteetan laguntzea. Fernandok azaldu du proiektuen mailak pandemia aurreko maila berreskuratu duela eta nola garatzen dugun LORRAn Gaztenek programaren ekintzailetzari laguntzeko zerbitzua.
Gai horretaz ere aritu da Onda Vascaren asteburuko magazinean, Ariane Isasi ekitzailearekin batera; Arianek, aurten, kirolerako zaldiak hazteko proiektu bati ekin dio, eta gazteen artean oso arrakastatsua den abere-jarduera berri hori aurkeztu du.
Halaber, ekintzailetza-proiektu berriak albiste izan dira enpresa-arloko hedabideetan eta nekazaritzako elikagaien sektorekoetan: Agro Información, Profesional Agro, Cooperativas Agroalimentarias de España aldizkaria, Estrategia Empresarial, El Mundo Empresarial eta Innova Spain, besteak beste.