Lorrak akordio bat lortu du Triwuurekin, eta bazkideen eskura jarri du elikaduran espezializatutako salmenta-kanal berri bat, produktuak eskaini eta salmentak handitu ahal izateko.
Triwu_u Bizkaian egoitza duen enpresa bat da, eta www.triwuu.com online irtenbide bat jarri du abian nekazaritzako elikagaien sektorerako, hornidura-katean bitartekariak kentzeko eta merkatuan bidezko prezioak eskaintzeko.
Bertan, kontsumitzaileek bat egin dezakete taldean zuzenean ekoizleari erosteko, erosketa bakarrean, bakoitzak bere zatia banaka ordain dezakeelako abantailarekin. Kontsumitzaileei beren bidalketa-helbidea partekatzeko aukera ere eskaintzen die, garraio-kostuak murrizteko eta erosketa erakargarriagoa egiteko, ingurumenean eragin positiboa izateaz gain.
Triwuu salerosketa-prozesuaz arduratzen da, baita logistikaz ere, kudeaketa ahalik eta gehien sinplifikatzeko eta sare sozialetan ekoizlearen marka ikusarazteko.
Datozen asteetan informazio gehiago bidaliko dizuegu. Interesgarria irudituko zaizuela espero dugu.
Triwuu-ren harremanetarako datuak hauek dira:
- Harremanetarako pertsona: Eduardo Climent Beitia
- Emaila: eduardo@triwuu.com
- Telefonoa: 688668722