2021ean ezarri nahi dituzte beren proiektuak, Gaztenek programaren esparruan
Lehen sektorean ekin nahi duten hamahiru gazteri lagunduko die Lorra kooperatibak Bizkaian beren negozioak sortzen. Nekazaritza eta abeltzaintzako zerbitzuak ematen dituen erakunde hori Gaztenek programaren –HAZI Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera koordinatzen duena– ekintzailetzari laguntzeko zerbitzua emateaz arduratzen da. Horren misioa da urtero onartzen diren proiektu berriak gauzatzea eta horien jardueraren lehenengo bost urteetan laguntza ematea, sendo daitezen.
Aurten, proiektuak aurreko urteetakoak –25-30– baino gutxiago dira, erdia, hain zuzen, eta hori, Lorraren iritziz, pandemiak eragindako ziurgabetasunagatik gertatu da: “seguruenik, haren ondorioz, pertsona batek baino gehiagok atzera egin du ekiteko eta inbertsioak egiteko urratsa emateko, egoerak nola eboluzionatzen duen ikusteko zain”.
Egoera horrek, ordea, ez ditu hamahiru pertsona haiek gogogabetu, ezta haien planak geldiarazi ere, nork bere proiektua besapean izanda, 2021ean zehar beren negozioak ezartzeko asmoa baitute, laguntza-plan eskuragarriaren eskutik. Bi emakume eta hamar gizon dira, era askotako enpresa-ekimenak dituzte, eta horietako batzuk baimenen eta lizentzien zain daude. 20 eta 38 urte arteko gazteak dira gehienak, eta bat 41 urtetik gorakoa da.
Horietako zazpi egun badauden ustiategietan senideen belaunaldi-erreleboa izango dira, eta hori azpimarratzekoa da bizigarriaren beharra duen sektore horretan; gainerako seiak lehen aldiz jardungo dute sektorean.
Jarduerez ari bagara, hiru proiektu nekazaritzakoak dira eta hamar, abeltzaintzakoak. Ustiategiek azken urteotako joera berberak dituzte, hala nola ekoizpen ekologikoa; izan ere, horretan bost proiektu kokatzen dira, ustiapen agroekologikoko prozeduren arabera, abere nahiz landareen ekoizpenetan. Egun badauden haragitarako behi-aziendaren ustiategietan ezarriko diren bost proiektuak nabarmentzen dira (horietako bat, zaldi-aziendarekin eta esnetarako ardi-aziendarekin konbinatuta). Halaber, hauek ere badaude: hiru baratze-ustiategi berotegian, bik esnetarako ardi-azienda dute, eta bik, olio errulekoak, –landako arrautzak. Proiektu batek barraskilo-hazkuntza eta Shiitake perretxikoak ekoizteko jarduera-nitxo berrien alde jokatu du.
LORRAk, ekintzailetza-zerbitzuaren bidez, ekintzaile horiek gidatuko ditu programan ezarritako prozesuaren bitartez: lehenengo, negozioa ezarri eta eskaera gauzatu arte, eta, ondoren, lehenengo urteetan, jardueraren tutoretza eginez.
Joan den ekitaldian, 2012tik 2020ra bitartean irekitako 189 proiekturekin egin zituen jarduera haiek LORRAk. Horietatik, 3 eta 5 urte bitarteko 14 proiektu itxi ziren, dagoeneko sektorean txertatuta daudenak eta laguntzarik gabe jarraitzen dutenak. Gainerako enpresek jardueraren lehen, bigarren, hirugarren, laugarren edota bosgarren urteetan laguntza izaten jarraitzen dute. 2021ean, beste 11 espedienteri ekin zaie, datozen urteetan ezar daitezen.