Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saileko, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko, Hazi Fundazioaren eta LORRA Kudeaketa Zentroaren ordezkariek eratzen dute Gaztenek programaren Batzordea, eta 33 ekintzailetza-proiektu berri onartu ditu aurten, LORRA S.COOP.-en langileen tutoretzapean (Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailaren erakunde kolaboratzailea). Espedienteak proiektua martxan jarri bitartean monitorizatzen dira, eta jardueraren lehenengo hiru urteetan tutorizatu, gazteek ATP (Jarduera Nagusiaren Titulua) lortu eta guztiz egonkortutako nekazari profesionaltzat hartzen diren arte. Aurreko urteetako proiektuei beste 33 gehitu zaizkie, eta, egun, LORRA 120 ekintzailetza-proiekturi egiten die jarraipena (jardueraren lehenengo hiru urteetan). Aurten Bizkaiko lehen sektorean ezarriko diren 33 profesional berrien artetik, 8 emakumezkoak dira eta 25 gizonezkoak, pasadan urteetako genero-joerarekin apurtuz, aurrekoetan gehienak emakumeak baitziren. Egoerari dagokionez, 13 familia-ustiapenean lanean hasiko dira, eta, horrela, belaunaldi-errelebua izango dute zenbait esne eta haragitarako behi-aziendetan eta esnetarako ardi-aziendetan. Gainontzeko 20 gazteek hainbat eremutako proiektu berriei ekingo diete, hala nola haragitarako behi-azienda, untxi-hazkuntza, barraskilo-hazkuntza, esnetarako ardi-azienda, frutagintza, negutegiko barazkigintza eta nekazaritza ekologikoa. Gaztenek Programak 40 urtetik beherako gizon-emakumeei haien ustiapena ezartzen laguntzen die, haien egoera edozein dela ere: lehendik dagoen familia-ustiapen bateko belaunaldi-errelebua nahiz landa-ingurunera lehen aldiz sartzen diren pertsonak, Nekazaritza Eskoletan ikasitakoak nahiz bizibidea ateratzeko adina emango dien eta ingurune naturalarekin bat egiten duen bizimodu berri baten bila dabiltzan prestakuntzarik gabekoak. Programak hamargarren urteurrena betetzen du aurten, eta egitasmoari esker, Bizkaian 300 lanpostu berri daude era askotako jardueretan, LORRAren tutoretzapean.
LORRAK 33 EKINTZAILETZA PROIEKTU BERRI TUTORIZATUKO DITU BIZKAIKO LEHEN SEKTOREAN
Harpidetu newsletterrera
Jakin ezazu zer gertatzen den Bizkaiko abeltzaintza eta nekazaritzaren munduan