Teknologia berrien erabilera sustatu nahi du batez beste 60 urte dituztenen sektore batean
LORRA Koop, cooperativa que agrupa a las asociaciones agrícolas y ganaderas de Bizkaia, ha creado su nueva web con la perspectiva de convertirla en un punto de encuentro y de información del sector primario y de impulsar el uso de las nuevas tecnologías en su ámbito.
Bizkaiko nekazaritza- eta abeltzaintza-elkarteak biltzen dituen LORRA Koop kooperatibak web-orri berria eratu du lehen sektorearen elkargunea eta informazio-gunea izateko eta eremu horretan teknologia berrien erabilera sustatzeko helburuarekin.
LORRA eta ustiapenei eskaintzen dizkien nekazaritza- eta abeltzaintza-zerbitzuak aurkezteaz gainera, lorra.eus helbidearen ardatz nagusietako bat informazioa eta interesezko baliabideak ematen dituen nobedadeen atala da, landa-lanak burutzen dituzten guztiei zuzendutakoa. Erakundeak pixkanaka-pixkanaka plataforma horretara bideratu nahi ditu bazkideek gai arruntei buruz egiten dituzten galderetako asko: deialdiak, zerga-kanpainaren hasiera, sektoreari eragiten dion araudia edo unean gori dauden gaiak. Hori guztia webgune berrian kontsultatu ahal izango da, Responsive diseinuarekin nabigazio errazerako diseinatu dena, gailu guztientzako sarbide unibertsalarekin.
Nobedade hori informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak batez beste 60 urteko pertsonak eta enpresa oso atomizatuak (enpresen % 96ak baino gehiagok bi langile edo gutxiago ditu) biltzen dituen sektore batean informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko LORRAk egin duen apustu irmoaren barruan dago. Erronka izugarria izango da hortaz.
EUSTATen Euskadiko Informazio Sozietatearen ikuspegiaren arabera, Euskadiko lehen sektorean IKTen erabilera-adierazleak gainontzeko sektoreen oso azpitik daude (industria, eraikuntza, zerbitzuak), goranzko joera badute ere. Hedatutako ekipamendu bakarra telefono mugikorra da, % 71,7 erabiltzaileekin; aldiz, ordenagailuak % 18,6 erabiltzaile ditu. % 16,8 bakarrik konektatzen da internetera, % 15,8ak dauka helbide elektronikoa eta % 2,7ak web-orria.
Testuinguru horretan, LORRAren helburua IKTen erabilera ohitura moduan ezartzea da bazkideekin harremanetan egoteko, eta testuinguru horretan webgune berria izango da komunikazioaren ardatza. Erakundeko gerenteak, Martín Uriarte jaunak, honela dio: “Gure abiapuntua ohiko galderetako askori erantzun ahal izatea da horiek webgunera bidaliz, baina etorkizunera begira espero dugu beste jarduera-eremu batzuetan ere sartzea, hala nola e- administrazioan edo merkataritza elektronikoan, horretan ere aitzindari izan nahi dugulako sektorearentzat”. Ildo horretatik, aurreikusi dute prestakuntza-ikastaro ezberdinak antolatzea lehen sektoreko profesionalei teknologia txertatu izana gainditzen laguntzen dieten gailuak eta tresnak erabiltzen laguntzeko.