- HERMENEUS WORLD ekimenak garatu du Plataforma Digitala, eta hedatuta dago jada. 1.500 nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapeni emango die zerbitzu, LORRA Scoop.-ek biltzen dituen 34 elkarteen eta 8 kooperatiben barnean.
- Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sabadell Bankuak bat egin dute egitasmoarekin.
- Ekosistema osoa digitalizatzeko irtenbide teknologikoak, online salmentarako tresnak, banaketa optimizatua eta online ondaintzeko sistemak barne hartzen ditu.
LORRAMARKET proiektua aitzindaria da Europan, eta lehenbiziko urratsak eman ditu jada. Plataforma digitalak jarduera-sektore desberdinetako profesionalak biltzen ditu, eta partikular eta profesionalentzako online komunitatea sortzen du, harreman zuzenekoa eta bitartekaririk gabekoa. Proiektuak helburu du profesionalei ahalik tresna teknologikorik onenak eskaintzea, modernizatu eta biziberritu daitezen, eta baita gure lurraldearen errealitatea mundu osoan ezagutaraztea ere.
Gure bazkideak
Horretarako, iaztik HERMENEUS WORLD partner teknologikoarekin lanean ari gara, asmo handiko proiektu hau egituratzen. Egitasmoak helburu du Lorra kooperatiba-elkartearen barnean dauden Bizkaiko nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenak Interneten posizionatzea.
Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko Sailak eta Sabadell Bankuak bat egin dute proiektuarekin, eta hura garatzeko finantzazioa emango dute. Haren eraldaketa digitalari tresna eta bidaialagun onenekin aurre egin behar dien sektore bati laguntzearen aldeko apustu argia da egitasmoa.
Berezko webgunea eta online salmenta
Behin teknologia garatuta eta plataforma hedatuta, elkartutako nekazaritza-ustiapen bakoitzaren webgunea sortzen hasiko gara. Webguneen ezarpena doakoa izango da Lorrako bazkide guztientzat, eta hainbat zerbitzu edukiko ditu; esaterako, produktuak eta/edo zerbitzuak online saltzea, edota, besterik gabe, merkaturatzen diren erreferentzia guztien berri emateko katalogoa. Inolako komisiorik gabe emango dira zerbitzu horiek eta ustiapenek emandako baldintzak kontrolpean edukiko dituzte erabat.
Ustiapenek sortutako web indibidual guztiak editatzeko aukera izango dute, eta LORRAMARKET maketplace-an sartuko dira, erabiltzaileek ekosistema guztia leku bakarrean ezagutu, erosi eta kontaktatu ahal izateko.
Horrez gain, Sabadell Bankuari esker, doako salmenta-terminal birtuala izango dute, online ordainketak jasotzeko. Ordainketa-modu horrez aparte, beste modu batzuk egongo dira aukeran, hala nola eskura ordaintzea eta banku-transferentzia.
Plataformak produktu hoztuak, normalak eta galkorrak Europa osoan banatzeko irtenbideak emango ditu, kostu osagarririk gabe eta aurrez negoziatutako prezio eta baldintzekin.
Halaber, eskaera-kudeatzailearen bidez, eskaerak modu errazean kudeatu ahal izango dira, eta produktu eta zerbitzu kopuru mugagabea eskaini ere bai.
Komunikazio-tresnak ere eskainiko ditu, erosleekin zuzeneko harremana izateko: posta elektronikoa, telefonoa eta sare sozialak.
Elkarteentzako gunea
Plataforman, ekosistemako profesionalak jarduera-sektorearen arabera posizionatuko dira, eta bazkide diren elkarteetan bildu ahal izango dira. Elkarteek ere berezko webgunea eta dinamizazioa sustatzeko tresnak edukiko dituzte.
Bizkaian kokatutako profesional guztiek eskuragarri izango dute zerbitzua, eta LORRAko bazkideei doan ezarriko zaie. Aurrerago, kooperatibak gauzatuko ditu eguneratzeak, emandako zerbitzu berrien artean.
Harremanetarako
LORRAMARKET ekimenari buruzko informazio gehiago lortzeko, LORRA-webaren espezifikoa den atala kontsulta daiteke edo LORRAra telefonoz deitu, 944 555 063 zenbakira (galdetu Martin Uriarterengatik).