Lorraren ekintzailetzari laguntzeko sektorea nekazaritza-sektorera zedarritu da, jende gaztea Euskadiko nekazaritza-ustiapenean sar dadin bultzatzea, eta, modu horretara, sektorea gaztetzea xede duen Gaztenek programaren markoan. Programa hori administrazioek eta sektoreko agenteek ontzat eman zuten 2004an.
Programa, Euskadiko 2016-2020 Planaren Landa Garapen Iraunkorreko Plan berriari eguneratuta, Hazi fundazioak koordinatzen du, lehen instalaziorako eta/edo inbertsiorako laguntza-programen bitartez finantzazioa ematen duen lurraldeko foru-aldundiaren laguntzarekin.
Lorra izan zen Hazi Fundazioak 2016an aurkeztu zuen eskaintza publikoaren esleipenduna, Bizkaian nekazaritzaren sektorean ekintzaileei laguntzeko zerbitzuak emateko 4 urteko epean.
Lorraren ekintzailetzari laguntzeko zerbitzu honetan jarduera hauek burutzen dira:
• Ekintzaile arduradunei beren negozio-eredua definitzeko eta ezartzeko beharrezkoak diren hausnarketa eta azterketa egiten laguntzea.
• Ekintzaile arduradunei informazioa eta jarraibideak helaraztea haien garapenean bidera ditzaten.
• Esleitutako ekintzaileen enpresa-planaren definizioari jarraipena egitea.
• Jarraipeneko bilerak egitea eta Hazi Fundaziotik izendatutako pertsonak egindako lanak deskargatzea, monitorizazioko edo tutoretzako planean ezarritakoaren araberan.
• Ekintzaile bakoitzarekin egindako lanaren laburpena jasoko duen agiri bat prestatzeaa.
• Gaztenek 2020 Programaren garapenean inplikatutako beste agenteekin koordinatzea, zehaztutako helburuak lortzekos.
• Hazi Fundazioak eskatutako dokumentazioa betetzea Gaztenek 2020 programa eta kudeaketa-sistemak betetzeko.
Lorrak urtero 100.000 €-rainoko zuzkidura jasotzen du ekintzailetzari laguntzeko zerbitzu hau aurrera eramateko, eta zortzi espezialista teknikoko talde bana jarri du nekazaritzaren eta abeltzaintzaren alorretan. Lantalde horrek 2017ko ekitaldian 2.350 lanordu egin ditu.
Gainera, haren jarduerarekin, ekintzailetzaren garrantzia zabaltzen eta ekintzaileei eta haien negozio-proiektuei ikusgaitasuna ematen laguntzen du.