Zurekin harremanetan jartzen gara GOGORARAZTEKO zerga-aldaketa garrantzitsu bat egon dela, eta 2014ko urtarrilaren 1ean sartu zela indarrean. Hona hemen: -Moduluen sistema indargabetu da PFEZ zergan. Etekinak modulu-sistemaren bitartez kudeatzen zituzten zergadun guztiek automatikoki Zuzeneko Estimazio Sinplifikatua modalitatean ordainduko dituzte zergak, beste jardueraren batengatik Zuzeneko Estimazio Arruntean deklaratzen ez badute. Zuzeneko estimazioa jardueraren errendimendua kalkulatzean datza, diru-sarreren eta gastuen arteko aldea aterata. Araudi-aldaketa horren ondorioz, adierazitako datatik aurrera: 1-. Jarduerari lotutako dokumentazio guztia gorde beharko da (igorritako fakturak, jasotako fakturak, diru-sarreren eta gastuen egiaztagiriak, diru-laguntzak, aseguruak, mailegu-kuotak, titularraren gizarte-segurantza, langileen nominak eta gizarte-segurantza, alokairuak, etab.). Oso garrantzitsua da dokumentu guztiak jarduera-titularraren izenean egon daitezela, eta baliozko frogagiriak izan daitezela, gastuak edo diru-sarrerak egiaztatzeari dagokionez. 2-. Informazio hori guztia erabili beharko da Errenta-aitorpena egiteko txosten ekonomikoak lortzeko. Informazio xehatua nahi duzuenok jakiteko araudi-aldaketa horrek nola eragiten dizuen eta Lorrak zerbitzu hori nola emango duen, harremanetan jar zaitezkete Marisolekin edo Gorkarekin, 94 455 50 63 telefono-zenbakira deituta.
PFEZ MODULUAK INDARGABETZEARI BURUZKO OROIGARRIA
Harpidetu newsletterrera
Jakin ezazu zer gertatzen den Bizkaiko abeltzaintza eta nekazaritzaren munduan